Collabora Office 24.04 laguntza
Windowsen bakarrik, Collabora Office dokumentuak Microsoft Internet Explorerren leihoan ikus ditzakezu. Horretarako, instalatu ActiveX kontrola Collabora Office instalazio-programan.
Itxi Collabora Office eta Quickstarter.
Sakatu Windowsen ataza-barraren 'Hasi' botoia. Aukeratu Ezarpenak.
Ezarpenetan, sakatu Aplikazioak.
Aplikazioak eta eginbideak zerrendan, sakatu Collabora Office, eta ondoren sakatu Aldatu.
Instalazio-morroian, hautatu Aldatu.
Ireki Aukerako osagaiak sarrera eta bilatu ActiveX kontrola sarrera. Ireki ikonoaren azpimenua eta hautatu eginbidea instalatzea.
Sakatu Hurrengoa eta Instalatu.
Internet Explorerren, arakatu, adibidez, Collabora Office Writer dokumentu baterako esteka duen web orria.
Egin klik estekan dokumentua Internet Explorerren leihoan ikusteko.
Estekan eskuineko botoiaz klik egin dezakezu fitxategia disko gogorrean gordetzeko.
Internet Explorerreko Collabora Office dokumentuek irakurtzeko soilik diren ikono multzoa erakusten dute tresna-barran.
Egin klik dokumentuaren tresna-barrako Editatu fitxategia ikonoan dokumentuaren kopia Collabora Office leiho berri batean irekitzeko.
Editatu dokumentuaren kopia.