Collabora Office 24.04 laguntza
Aholku luzeek ikono, testu-koadro edo menu-komando jakin baten funtzioaren deskribapen laburra ematen dute kurtsorea elementu horien gainean kokatzean.
Aukeratu - Collabora Office - Orokorra, eta markatu Aholku luzeak.
Kontrol-lauki batek adierazten du aholku luzeak aktibatuta daudela.
Sakatu ⇧+F1 laster-teklak aholku luzeak behin aktibatzeko.
Saguaren erakuslearen ondoan galdera-ikurra agertuko da. Laguntzako saguaren erakusle hori kontrol, ikono eta menu-komando guztien gainean jar dezakezu azalpena lortzeko. Laguntzako saguaren erakuslea desgaitu egingo da hurrengoan saguarekin klik egitean.