Collabora Office 24.04 laguntza
Fontwork objektu bat hautatzean irekitzen da 'Fontwork' tresna-barra.
Fontwork galeria irekitzen du, beste aurrebista bat hautatu ahal izateko. Egin klik Ados aukeran Fontwork objektuari propietate multzo berria aplikatzeko.
Fontwork formaren tresna-barra irekitzen du. Forma bat hautatutako Fontwork objektu guztietan aplikatzeko, egin klik forma horretan.
Hautatutako Fontwork objektuen letren altuera aldatzen du normaletik objektu guztietarako altuera berdinera.
Fontwork lerrokatzearen leihoa irekitzen du.
Egin klik hautatutako Fontwork objektuei lerrokatzea aplikatzeko.
Fontwork objektuen 3D efektuak aktibatzen eta desaktibatzen ditu.