Collabora Office 24.04 laguntza
Txostenak sortzeko morroia aktibatzen du.
Sakatu Erabili morroia txostena sortzeko datu-baseen fitxategi-leiho batean.
Hautatu txostenaren propietateak.
Sortzen ari zaren txostenaren taula edo kontsulta zehazten du, eta txostenean zein eremu sartu nahi dituzun.
Eremu baten edo gehiagoren balioak dituzten txostenak elkar daitezke. Hautatu txostena sortzeko elkartuko diren eremuak. Txosten batean gehienez lau eremu elkar daitezke. Eremu bat baino gehiago elkartzen direnean, Collabora Office aplikazioak talde-mailaren arabera habiaratzen ditu taldeak.
Hautatu txostena ordenatzeko erabiliko diren eremuak. Eremuak lau mailatan ordena daitezke gehienez, bakoitza gorantz edo beherantz. Elkartutako eremuak talde bakoitzaren barnean ordena daitezke soilik.
Aukeratu diseinua txantiloi eta estilo desberdinen artean, eta aukeratu orrialde-orientazioa (bertikala edo horizontala).
Txosten estatiko edo dinamiko gisa sor dezakezu txostena. Txosten dinamiko bat irekitzen duzunean, uneko datu-edukia bistaratuko da. Txosten estatiko bat irekitzen duzunean, txosten estatikoak sortu zenean zituen datuak bistaratuko dira beti.