Collabora Office 24.04 laguntza
Bilaketa-terminoen edozein konbinazio duten Collabora Office laguntzako dokumentuak bilatzen ditu testu osoko bilaketa funtzioak. Horretarako, Bilaketa-terminoa testu-eremuan idatzi hitz bat edo gehiago.
Bilaketa-terminoa testu-eremuak gorde egiten ditu azkena sartutako hitzak. Berriro bilaketa errepikatzeko, egin klik geziaren ikonoan eta hautatu terminoa zerrendan.
Bilaketa egindakoan, emaitza onenak goian direla ordenatuta agertzen dira dokumentu-izenburuak zerrendan. Sarrera bati dagokion laguntza-dokumentua kargatzeko, egin klik bikoitza gainean edo bestela hautatu eta egin klik Bistaratu botoian.
Bilaketa dokumentu-izenburuetara mugatzeko, hautatu Bilatu izenburuetan bakarrik kontrol-laukia.
Hitz osoak bakarrik kontrol-laukiak bilaketa zehatzak egiteko aukera emango dizu. Kontrol-lauki hau markatuta badago, hitz osatu gabeak ez ditu aurkituko. Sartzen duzun bilaketa-terminoa beste hitz luzeago baten zati gisa ere bilatzea nahi baduzu, ez hautatu kontrol-lauki hau.
Bilaketa-terminoen edozein konbinazio sar dezakezu, zuriunez bereizita. Bilaketak ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten.
Indize eta testu osoko bilaketak beti unean hautatutako Collabora Office aplikazioan aplikatzen dira. Hautatu aplikazio egokia laguntza-ikustailearen tresna-barrako zerrenda-koadroa erabiliz.