Laguntza eskuratzea

Laguntza aurkituko duzu Collabora Office webgunean.

Une honetan onartzen diren zerbitzuen laburpena ikusteko, joan Collabora Office karpetako Irakurri fitxategira.

Hizkuntza lokalerako laguntzako orriak

Collabora Office aplikazioaren lokalizazioak hainbat hizkuntzatako laguntza-orriak eskaintzen ditu. Begiratu jatorrizko hizkuntzen proiektuen ikuspegi orokorra Collabora Office webgunean. Bestalde, Collabora Office webgunean ingelesezko laguntza eta euskarria duzu.

Posta-zerrendak

Galdetu Collabora Office proiektuari buruz, bilatu boluntarioen laguntza eta eztabaidatu gaiak posta-zerrenda publikoetan. Posta-zerrenda orokor zein espezializatu anitz aurkituko dituzu Collabora Office webgunean, www.libreoffice.org helbidean.

Foroa

Collabora Office suiteari buruzko galderak galdetzeko hainbat foro daude webean. Aukeratu Laguntza – Lortu laguntza sarean zure hizkuntzan dagoen foroan sartzeko.

Segurtasuna

Software hau erabiltzean izango duzun segurtasunaz kezkatuta bazaude, garatzaileekin harremanetan jarri zaitezke posta-zerrenda publikoan. Edozein auzi beste erabiltzaile batzuekin eztabaidatu nahi baduzu, bidali mezu bat users@global.libreoffice.org posta-zerrenda publikora.

Deskargak

Collabora Office azken bertsioa deskargatu daiteke www.libreoffice.org/download/ helbidetik.

Dokumentazioa

Dokumentazioa PDF fitxategi formatuan, tutorialak eta gidak deskargatu ditzakezu Collabora Office dokumentazio-webgunetik: documentation.libreoffice.org. Dokumentazio-webgunera sartzeko beste modu bat Laguntza – Erabiltzailearen gidak erabiltzea da.

Parte hartu eta itzuli besteei jaso duzuna

Mundu mailako Collabora Office komunitateak zeregin aktiboren bat izan nahi baduzu, atseginez hartuko ditugu zure iradokizunak, eginbide berrien proposamenak, hobekuntzen proposamenak, ohiko galderen edo artikuluen idazketa, tutorialen, bideoen eta eskuliburuen sorrera, etab.

Bisitatu webguneko Get involved orria eta jarraitu ekarpenak egin nahi duten jendearentzako estekak.

Emaguzu laguntza!