Collabora Office 24.04 laguntza
Jatorrizko SQL moduan, Collabora Office aplikazioak interpretatu ezin dituen SQL komandoak sar ditzakezu, baina zuzenean datu-iturburura pasako dira. Aldaketa horiek diseinu-leihoan bistaratzen ez badituzu, ezingo duzu itzuli diseinu-leiho horretara.
Jatorrizko SQLn, SQL katea zuzenean eramaten da konektatutako datu-basearen sistemara, aurretik Collabora Office.(e)k ebaluatu gabe. Esate baterako, datu-base bat ODBC interfazearen bidez atzitzen baduzu, SQL katea ODBC kontrolatzailera pasatzen da eta hark prozesatzen du.
Exekutatu SQL komandoa zuzenean
Egin klik ikonoan berriro modu normalera itzultzeko. Kontsulta-diseinu berria aukeran egindako aldaketak SQL bidez onartutako aldaketekin sinkronizatuko dira.