Collabora Office 24.04 laguntza
Gehitu taulak elkarrizketa-koadroan, hautatu uneko zereginerako behar diren taulak. Kontsulta edo taula-aurkezpen berri bat sortzean, hautatu kontsultaren edo taula-aurkezpenaren erreferentzia den taula. Datu-base erlazionalekin lan egiten bada, hautatu zein taulen artean sortu nahi diren erlazioak.
Txertatutako taulak beste leiho batean agertuko dira kontsulta-diseinuan edo leiho erlazionaletan, baita taulan dauden eremuen zerrenda bat ere. Leihoaren tamaina eta ordena defini ditzakezu.
Taula erabilgarriak zerrendatzen ditu. Taula bat txertatzeko, hautatu bat zerrendan eta egin klik Gehitu aukeran. Taularen izenean klik bikoitza ere egin dezakezu eta leiho bat irekiko da, taula-eremuekin kontsulta-diseinuaren goialdean edo leiho erlazionalean.
Hautatutako taula txertatzen du.
Gehitu taulak elkarrizketa-koadroa ixten du.