Collabora Office 24.04 laguntza
Txertatu datu-baseko zutabeak elkarrizketa-koadroan, hautatu Eremuak hautatutako datuak eremu gisa txertatzeko dokumentuan. Datu-baseko eremu horiek komodin gisa funtzionatzen dute datu-baseko zutabeentzat eta gutun-eredu gisa erabil daitezke. Eremuetako edukiak unean hautatutako erregistroekin bat etortzeko, egin klik Datuak eremuetan ikonoan.
Datuak testuan funtzioa aukeratzen denean hainbat erregistro hautatuta badaude, posta-konbinazioko eremuak txertatuko dira erregistro kopuruaren arabera. "Hurrengo erregistroa" bezalako eremu-komandoa automatikoki txertatuko da eremu-komandoen bloke indibidualen artean.
Txertatu datu-baseko zutabeak elkarrizketa-koadroak dokumentuan zein datu-base txertatu eta paragrafoak nola formateatu definitzeko aukera emango dizu.
Eremuak arean, erabili gezi-botoia eremu-edukiak txertatu nahi dituzun datu-baseko taula-zutabeak hautatzeko.
Datu-baseko taulako zutabe guztiak agertzen dira. Denak hauta daitezke zerrenda-koadroan dokumentuan txertatzeko. Hautatu dokumentuan txertatu nahi duzun datu-baseko zutabea.
Datu-baseko zutabeak zerrenda-koadroan hautatutako eremuak lekuz aldatzen ditu hautapen-eremuan. Sarreran klik bikoitza egin daiteke sarrera hautatzeko.
Dokumentuan txertatzeko hautatutako datu-baseko zutabeak zerrendatzen ditu. Testua ere sar dezakezu hemen. Testu hau ere dokumentuan txertatuko da. Hautapen-eremuko sarrera-ordena dokumentuko datu-ordenari dagokio.
Datu-baseko eremuak dokumentuan txertatzeko formatua zehazten du.
Datu-basearen formatua onartzen du.
Zerrendan formatu bat zehazten du, ez bada onartu datu-eremu zehatz batzuen formatuari buruzko informaziorik. Hemen onartutako formatuak datu-base eremu zehatz batzuetan dira erabilgarri, adibidez, zenbakizko eremuan edo eremu boolearrean. Testu-formatua duen datu-baseko eremu bat hautatzen baduzu, hautapen-zerrendan ezingo duzu edozein formatu hautatu, automatikoki testu-formatua mantenduko baita.
Zuk nahi duzun formatua ez badago zerrendan, hautatu "Beste formatu batzuk..." eta definitu formatua Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroan.
Hautapen-zerrendaren bidez esleitutako zenbaki-formatuak beti egiten dio erreferentzia Datu-baseko zutabeak zerrenda-koadroan hautatutako eremuari.
Lehenespenez, uneko paragrafo-estiloekin formateatzen dira txertatutako paragrafoak. Paragrafo-estiloa zerrenda-koadroko "bat ere ez" sarrerari dagokio formatu hori. Dokumentua txertatu nahi duzun paragrafoarentzat beste Paragrafo-estilo batzuk hauta ditzakezu.Collabora Office aplikazioan definitutako eta estilo-katalogoan kudeatutako paragrafo-estilo erabilgarriak bistaratzen ditu zerrenda-koadroak.