Collabora Office 24.04 laguntza
Testu-eremuak alfabetikoki ordenatzen dira (A-Z) eta zenbakizko eremuak goranzko ordenan (0-9).
Unean hautatutako eremuko datuak beti daude ordenatuta. Eremu bat beti dago hautatuta kurtsorea eremuan jarri eta berehala. Taulen barruan ordenatzeko, ordenatu nahi den zutabearen goiburukoan klik egin daiteke.
Datu-eremu bat baino gehiago ordenatzeko, aukeratu Datuak - Ordenatu, ondoren aukeratu Ordenatze-irizpidea fitxa eta hor ordenatze-irizpide anitz konbinatu ahal izango dituzu.