Handitu koska
Sakatu Handitu koska ikonoa uneko paragrafoaren edo gelaxka-edukiaren ezkerreko koska handitzeko eta hurrengo tabuladore-kokapen lehenetsian ezartzeko.
Paragrafo bat baino gehiago hautatzen bada, hautatutako paragrafo guztien koska handituko da. Gelaxka-edukiek Formatua - Gelaxkak - Lerrokatzea fitxan dagoen uneko balioari egiten diote erreferentzia.
Handitu koska ikonoa sakatzen baduzu ⌘Ctrl teklari eusten diozun bitartean, hautatutako paragrafoaren koska Aukerak elkarrizketa-koadroko Collabora Office Writer - Orokorra atalean ezarri den tabulazio-distantzia lehenetsira mugituko da.
Adibidea:
Bi paragraforen koskak Handitu koska funtzioarekin mugitzean, tabuladore-distantzia estandarrera (2 cm) mugituko da:
Jatorrizko koska
|
Koska-handitzea
|
Kantitatean handitutako koska ⌘Ctrl tekla erabilita.
|
0,25 cm
|
2 cm
|
2,25 cm
|
0,5 cm
|
2 cm
|
2,5 cm
|