Collabora Office 24.04 laguntza
Balio-taula eta zerrenda-taula zein eremuren bidez estekatzen diren adierazi.
Balio-taula, uneko inprimakiko taula da, zerrenda-eremua txertatzeko erabiliko dena. Zerrenda-taula, zerrenda-eremuan bistaratu beharreko datuak dituen taula da. Datu-eremu komun baten bidez estekatu behar dira bi taulak. Morroiaren orri honetan sartu behar dira estekak. Eremu-izenek ez dute berdinak izan behar ezinbestez (bi tauletan definituta dauden eremu-izenen araberakoa izango da), baina mota berekoak izan behar dute bi eremuek.
Zehaztu uneko inprimakiko zein eremu erlazionatu behar den estekatutako taulako eremu batekin. Gainera, egin klik beheko zerrenda-eremuko datu-eremu batean.
Kontrol - Propietateetan, zehaztutako eremua Datu-eremu gisa agertuko da Datuak fitxa-orrian.
Zehaztu estekatutako datu-eremua, zehaztutako balio-taularen eremuarekin lotuta dagoena. Horrez gain, egin klik beheko zerrenda-eremuko datu-eremuan.
Kontrol - Propietateak atalean, Datuak saileko Zerrenda-edukiak zerrendako SQL instrukzio batean agertuko da zehaztutako eremua.