Collabora Office 24.04 laguntza
Inprimaki-nabigatzailea irekitzen du. Inprimaki-nabigatzaileak uneko dokumentuko inprimaki eta azpinprimaki guztiak bistaratzen ditu dagozkien kontrolekin.
Hainbat inprimaki erabiltzean, inprimaki-nabigatzaileak inprimaki guztien ikuspegia ematen du, eta inprimakiak editatzeko hainbat funtzio ere eskaintzen ditu.
Inprimaki-nabigatzaileak sortutako inprimaki (logiko) guztien eta haiei dagozkien kontrol-eremuen zerrenda bat du. Inprimaki batek kontrol-eremuak dituen ikusteko, erabili sarreraren aurreko plus ikurra. Egin klik plus ikurrean inprimaki-elementuen zerrenda irekitzeko.
Kontrolak nola antolatuko diren aldatu dezakezu haiek inprimaki-nabigatzailera arrastatuz. Hautatu kontrol bat edo gehiago, eta arrastatu beste inprimaki batera. Beste modu batean ere egin daiteke: +X edo laster-menuko Moztu komandoa kontrola arbelera mugitzeko, eta +V edo Txertatu komandoa kontrola beste toki batean txertatzeko.
Inprimaki-nabigatzailean izena editatzeko, egin klik izenean eta sartu izen berria, edo erabili laster-menuko komandoa.
Inprimaki-nabigatzailea atalean kontrol bat hautatzen baduzu, hari dagokion elementua hautatuko da dokumentuan.
Hautatutako sarrera baten laster-menua irekitzen baduzu inprimaki-nabigatzailea aukerak hainbat funtzio eskainiko ditu:
Inprimakian elementu berriak gehitzen dira. Gehitu funtzioa erabiltzeko, inprimakiak hautatua egon behar du inprimaki-nabigatzailean.
Dokumentuan inprimaki berria sortzen du. Azpinprimakia sortzeko, gehitu inprimaki berria nahi duzun inprimaki nagusian.
Hautatutako inprimakian ezkutuko kontrol bat sortzen du, hau da, pantailan ez da ikusiko eta beraz ezkutuan egongo da erabiltzailearentzat. Ezkutuko kontrolak inprimakiarekin batera transmititzen diren datuak sartzeko balio du. KontrolarenPropietate bereziak erabiliz inprimakia sortzean defini dezakezun azalpen-testua edo informazio gehigarria izaten du. Hautatu ezkutuko kontrolaren sarrera inprimaki-nabigatzailean eta ondoren hautatu Propietateak komandoa.
Kontrolak arbelaren bidez kopiatu daitezke dokumentuan (Inprimaki-nabigatzailean ezkutuan dauden kontrolak ere kopiatu daitzke, teklari sakatuta eusten zaion bitartean arrastatu eta jareginez.
+C laster-tekla kopiatzeko eta +V txertatzeko).Arrastatu eta jaregin, kontrolak dokumentu berean edo dokumentu artean kopiatzeko. Ireki beste inprimaki-dokumentu bat eta arrastatu dokumentuaren inprimaki-nabigatzailean ezkutatuta dagoen kontrola helburuko dokumentuko inprimaki-nabigatzailera. Kontrol ikusgaietan, egin klik zuzenean kontrolean, pausatu sagua momentu batez kontrolaren kopia bat arrastatu eta jaregiteko arbelera gehi dadin, eta ondoren jaregin kopia beste dokumentuan. Kopia dokumentu berean nahi baduzu, sakatu arrastatzen duzun bitartean.
Hautatutako sarrera ezabatzen du. Klik bakarrarekin inprimakiaren osagai indibidualak nahiz inprimaki osoak ezabatzeko aukera emango dizu.
Inprimaki bat hautatuta dagoenean Aktibazio-ordena elkarrizketa-koadroa irekitzen da. ↹ teklarekin kontrol-eremuak fokuratzeko indizeak definitzen dira koadro horretan.
Hautatutako objektuari izena aldatu.
Hautatutako sarrerarako Propietateak elkarrizketa-koadroa hasten da. Inprimaki bat hautatzen bada, Inprimaki-propietateak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Kontrol bat hautatzen bada, Kontrol-propietateak elkarrizketa-koadroa irekiko da.