Collabora Office 24.04 laguntza
Diseinu modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Funtzio hori erabilita, "Diseinua" eta "Erabiltzailea" moduak azkar txandakatu daitezke. Aktibatu inprimakiko kontrolak editatzeko, desaktibatu inprimakiko kontrolak erabiltzeko.
Kontuan izan Ireki diseinu modua funtzioa. Ireki diseinu modua komandoa hori aktibatuta badago, dokumentua beti irekiko da Diseinu moduan, gorde zenean zein egoeratan zegoen kontuan izan gabe.
Inprimakia datu-base batekin estekatua badago eta Diseinu modua desaktibatzen baduzu, Inprimaki-barra bistaratuko da dokumentu-leihoaren behealdeko marjinan. Datu-basearen esteka edita dezakezuInprimaki-propietateak elkarrizketa-koadroan.