Collabora Office 24.04 laguntza
Gertaerak fitxa-orrian makroak esleitu dakizkieke datu-baseen inprimakietan gertatzen diren zenbait gertaerei.
Gertaera bat makro batekin estekatzeko, gertaera gauzatzen denean exekutatu beharreko komando guztiak biltzen dituen makroa idatzi behar duzu lehendabizi. ... botoian klik eginez, dagokion gertaerari esleitu makro haudagokion gertaeraren ondoan. Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Bertan makroa hauta dezakezu.
Ondorengo ekintzak indibidualki konfigura daitezke, hau da, zeure elkarrizketa-koadroak erabil ditzakezu ekintza bat deskribatzeko:
Errore-mezua bistaratzea,
Ezabatze-prozesua berrestea (datu-erregistroak direnean),
Parametro-kontsulta,
Sarrerak egiaztatzea datu-erregistroak gordetzean.
Horrek esan nahi duena da, adibidez, datu-erregistro bat ezabatzean "ezabatzea berrestea" eska dezakezula "Benetan ezabatu nahi duzu wyz bezeroa?" edo antzeko ohar batekin.
'Gertaerak' elkarrizketa-koadroan ageri diren gertaerak ezin dira zuzenean editatu. Gertaera bat zerrendatik kentzeko, sakatu Del tekla.
Makro batekin esteka daitezkeen inprimakietako gertaerak zerrendatzen eta deskribatzen ditu:
Berretsi ezabatzea gertaera gauzatzen da datuak inprimakitik ezabatu eta berehala. Itzuli True (egia) errenkada ezabatzea onartzeko, False (faltsua) ezabatu nahi ez bada. Adibidez, estekatutako makroak baieztapena eskatu dezake elkarrizketa-koadro batean.
Bete parametroak gertaera gauzatzen da kargatuko den inprimakiak bete behar diren parametroak dituenean. Adibidez, inprimakiaren datu-iturburuak honako SQL komandoa izan daiteke:
SELECT * FROM address WHERE name=:izena
Hemen, kargatzean bete behar den parametro bat da :izena. Parametroa automatikoki betetzen da inprimaki gurasotik, posible bada. Parametroa ezin bada bete, gertaera honi deitzen zaio eta estekatutako makro batek parametroa bete dezake. Itzuli True (egia) parametrizatutako instrukzioaren exekuzioak jarraitu behar duenean, bestela False (faltsua).
Bidali aurretik gertaera gauzatzen da inprimaki-datuak bidali baino lehen. True (egia) itzultzen bada, bidalketa onartzen da, eta False (faltsua) balioak bidalketa geltzen du.
Birkargatu aurretik gertaera inprimakia birkargatu aurretik gertatzen da. Datu-edukiak ez freskatu gabe daude.
Birkargatzean gertaera inprimakia birkargatu bezain pronto zuzenean gertatzen da. Datu-edukiak freskatu dira.
Deskargatu aurretik gertaera inprimakia deskargatu baino lehen gertatzen da; alegia, inprimakia bere datu-iturburutik bereizi baino lehen.
Deskargatzean gertaera inprimaki bat deskargatu ondoren zuzenean gertatzen da; hau da, inprimakia bere datu-iturburutik banandu denean.
Eguneratu aurretik gertaera gauzatzen da erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukiak datu-iturburuan idatzi baino lehen. Estekatutako makroak ekintza hori eragotzi dezake FALSE (faltsua) itzultzen badu.
Eguneratu ondoren gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-basean idatzi ondoren gertatzen da.
Berrezarri aurretik gertaera gauzatzen da inprimaki bat berrezarri baino lehen.True (egia) itzultzen bada, berrezarpena onartzen da, eta False (faltsua) itzultzen bada, eragiketa bertan behera geratzen da.
Inprimaki bat berrezartzen da ondorengo baldintzetako bat betetzen bada:
'Reset' botoi gisa definitutako (HTML) botoi bat sakatzen du erabiltzaileak.
Datu-iturburu bati estekatutako formula batean erregistro berri eta huts bat sortzen da. Azken erregistroan, esaterako, Hurrengo erregistroa botoia sakatuz.
Berrezarri ondoren gertaera inprimaki bat berrezarri ondoren gertatzen da.
Erregistro-ekintzaren aurretik gertaera gauzatzen da uneko erregistroa edo erregistro multzoa aldatua izan baino lehen. Itzuli True (egia) aldaketa onartzen denean, bestela False (faltsua). Adibidez, estekatutako makroak berrespena eskatu dezake elkarrizketa-koadro batean.
Erregistro-ekintzaren ondoren gertaera uneko erregistroa aldatu bezain pronto gertatzen da.
Erregistroa aldatu aurretik gertaera gauzatzen da uneko erregistro-erakuslea -SQL kurtsorea- aldatu aurretik. Itzuli True (egia) mugimendua onartzen denean, bestela False (faltsua).
Erregistroa aldatu ondoren gertaera uneko erregistroaren erakuslea aldatu bezain pronto gertatzen da.
Errorea gertatzean gertaera datu-iturburua atzitzen denean errore bat gertatzen bada aktibatzen da. Inprimakietan, zerrenda-koadroetan eta konbinazio-koadroetan aplikatzen da.
Kargatzean gertaera inprimakia kargatu ondoren gertatzen da.
Makroek gertaeren exekuzioa eten dezakete balio boolear bat itzultzen dutenean: True (egia) balioak gertaeraren exekuzioak jarriatu dezan onartzen du eta False (faltsua) balioak gertaeraren exekuzioa gelditzen du.
False (faltsua) balioak honako gertaerak eten ditzake:
Erregistro-ekintzaren aurretik
Erregistroa aldatu aurretik
Bidali aurretik
Eguneratu aurretik
Bete parametroak