Collabora Office 24.04 laguntza
Taula-kontrol bat defini daiteke erregistroak nahi bezala bistaratzeko. Laburbilduz, datuak datu-baseko inprimaki batean bezala bistaratzeko edo editatzeko, datu-eremuak defini daitezke.
Ondorengo eremuok erabil daitezke taula-kontroletan: testua, data, ordua eta moneta-eremua, zenbakizko eremua, eremu maskaratua, kontrol-laukia eta konbinazio-koadroa. Data/ordu eremu konbinatuetan, bi zutabe sortzen dira automatikoki.
Hautatutako lerro kopurua, hautatutako lerrorik badago, parentesi artean agertuko da erregistro kopuru osoaren ondoren.
Taula-kontrolean zutabeak txertatzeko, egin klik zutabe-tituluetan eta ireki laster-menua. Komando hauek dituzu erabilgarri:
Datu-eremu bat hautatzeko azpimenu bat irekitzen du eta taula-kontrolean txertatzen du.
Konfiguratu taula-kontrola arrastatuz eta jareginez: Ireki datu-iturburuen arakatzailea eta arrastatu nahi dituzun eremuak datu-iturburuen arakatzailetik taula-kontrolaren zutabe-izenburura. Aurrez konfiguratutako zutabe bat sortu da.
Taula-kontrolean hautatutako datu-eremua ordeztuko duen datu-eremua hautatzeko azpimenua irekitzen du.
Unean hautatutako zutabea ezabatzen du.
Hautatutako zutabearen propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Hautatutako zutabea ezkutatzen du. Propietateak ez dira aldatzen.
Hautatutako zutabeak berriro ikusteko azpimenua irekitzen du. Zutabe bat erakusteko soilik, egin klik zutabe-izenean. Ezkutatutako lehen 16 zutabeak soilik ikus ditzakezu. Ezkutatutako zutabe gehiago badaude, Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroa irekitzeko, hautatu Gehiago komandoa.
Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroan, erakutsiko diren zutabeak hautatu daitezke. Eutsi sakatuta ⇧ edo teklei sarrera bat baino gehiago hautatzeko.
Zutabe guztiak erakusteko, egin klik Denak botoian.
Teklatua zure dokumentuko kontrol batetik bestera igarotzeko besterik ez baduzu erabiltzen, desberdintasun bat aurkituko duzu beste kontrol mota batzuekin alderatuta: Tab teklak ez du kurtsorea hurrengo kontrolera mugitzen, baizik eta taula-kontroleko hurrengo zutabera. Sakatu +↹ hurrengo kontrolera mugitzeko, edo sakatu ⇧+ +↹ aurreko kontrolera mugitzeko.
Inprimaki-dokumentuak diseinu moduan egon behar du.
Sakatu F6 dokumentua hautatzeko.
+Sakatu ⇧+F4 lehen kontrola hautatzeko. Taula-kontrola ez bada lehen kontrola, sakatu hura hautatu arte.
Sakatu ⏎ edizio modura sartzeko. Heldulekuak kontrol-ertza baino urrunago erakusten dira.
Editatze moduan, editatze moduaren laster-menua ireki daiteke ⇧+F10 sakatuz.
Zutabeak editatu nahi badituzu, sakatu ⇧+zuriune-tekla zutabeak editatzeko moduan sartzeko. Ondoren, zutabeen ordena berrantolatu dezakezu +↑, ↓, ← edo → teklak erabilita. Del teklak uneko zutabea ezabatuko du.
Sakatu Esc editatze modutik irteteko.