Collabora Office 24.04 laguntza
Egin klik Marrazkia barra irekitzeko edo ixteko. Uneko dokumentuan formak, lerroak, testuak eta bunbuiloak gehi ditzakezu barra horrekin.
Writer eta Calc dokumentuetan, Marrazkia tresna-barra aktibatu eta desaktibatu egin daiteke, Estandarra tresna-barrako ikono bat erabilita.
Erakutsi marrazteko funtzioak
Tresna-barretan zein botoi dauden ikusgai aldatu dezakezu. Sakatu saguaren eskuineko botoiarekin tresna-barra bat, Botoi ikusgaiak komandora joateko.
Uneko dokumentuko objektuak hautatzea ahalbidetzen du. Objektu bat hautatzeko, egin klik objektuan geziaren bidez. Objektu bat baino gehiago hautatzeko, arrastatu hautapen-marko bat objektuen inguruan. Hautapenean objektu bat gehitzeko, sakatu ⇧ eta egin klik objektuan.
Marra batean testua txertatzeko, egin klik bikoitza marran eta idatzi edo itsatsi zure testua. Testuaren noranzkoa eta marra marrazteko arrastatzean zuen noranzkoa bat datoz. Marra ezkutatzeko, hautatu Ikusezina eremua Marrazki-objektuen propietateak barrako Marra-estiloa koadroan.
Laukizuzen bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Egin klik laukizuzenaren izkina kokatzea nahi duzun lekuan, eta arrastatu, nahi duzun tamaina lortu arte. Karratua marrazteko, sakatu ⇧ arrastatzen duzun bitartean.
Obalo bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Egin klik obaloa marraztu nahi duzun lekuan, eta arrastatu, nahi duzun tamaina lortu arte. Zirkulu bat marrazteko, ⇧ sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Marra zuzenen segmentuen serie batez osatutako marra marrazten du. Marra-segmentua marrazteko arrastatu, marra-segmentuaren bukaera-muturra definitzeko egin klik eta ondoren marra-segmentu berri bat marrazteko arrastatu. Egin klik bikoitza marra marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza marraren hasiera-puntuan.
Puntu berriak 45 graduko angeluetan kokatzeko, mantendu sakatuta ⇧ tekla poligonoa marrazten duzun bitartean.
Editatu puntuak moduaren bidez poligonoaren puntu indibidualak modu dinamikoak alda daitezke.
BĂ©zier kurba leuna marrazten du. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, arrastatu, askatu, eta ondoren, eraman erakuslea kurba amaitzea nahi duzun lekura eta egin klik. Kurban marra zuzenen segmentu bat gehitzeko, erakuslea lekuz aldatu eta egin klik berriro. Egin klik bikoitza kurba marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza kurba hasiko den lekuan. Arrastatzean egindako distantziak zehaztuko du kurbaren arkua.
Zirkulu-arku bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-arku bat marrazteko, arrastatu obalo bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren egin klik zirkulu-arkuaren hasiera-puntua definitzeko. Aldatu lekuz erakuslea bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu obaloan klik egin beharrik. Zirkulu batean oinarritutako arkua marrazteko, ⇧ sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Obalo baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Elipse-atala marrazteko, arrastatu obalo bat nahi duzun tamainaraino eta ondoren, egin klik lehen erradioa definitzeko. Aldatu lekuz erakuslea, bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura, eta egin klik. Ez daukazu obaloan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, ⇧ sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Zirkulu-arku batek eta diametroak definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-segmentu bat marrazteko, arrastatu zirkulu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren egin klik diametroaren hasiera-puntua definitzeko. Aldatu lekuz erakuslea, diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura, eta egin klik. Ez daukazu zirkuluan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, ⇧ sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Noranzko horizontala duen testuaren bunbuilo angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Bunbuiloaren tamaina aldatzeko arrastatu bunbuiloaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik bunbuiloaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Bunbuilo angeluzuzen bat bunbuilo biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean.
Noranzko bertikala duen testuan bunbuilo angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Bunbuiloaren tamaina aldatzeko arrastatu bunbuiloaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik bunbuiloaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Bunbuilo angeluzuzen bat bunbuilo biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean erabil daiteke soilik.
Noranzko bertikala duen testuaren testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan klik egitean edo arrastatzean Egin klik dokumentuko edozein lekutan, eta idatzi edo itsatsi testua. Gainera, testua gehitu nahi duzun lekura eraman dezakezu kurtsorea. Arrastatu testu-koadro bat eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean soilik erabil daiteke.