Collabora Office 24.04 laguntza
XML inprimaki-dokumentu baten Propietateak elkarrizketa-koadroko Datuak fitxa-orriak XML inprimakien zenbait ezarpen eskaintzen ditu.
Kontrol baten Datuak fitxan aukeran dauden ezarpenak kontrolaren araberakoak izango dira. Uneko kontrolean eta testuinguruan erabil daitezkeen aukerak soilik ikusiko dituzu. Eremu hauek dituzu erabilgarri:
Hautatu eredu bat uneko dokumentuko eredu guztien zerrendatik.
Hautatu edo sartu lotura baten izena. Lehendik dagoen lotura baten izena hautatuz gero, lotura hori inprimaki-kontrolarekin elkartuko du. Izen berri bat sartuz gero, lotura berri bat sortuko da eta inprimaki-kontrolarekin elkartuko du.
Sartu DOM nodoa, kontrol-eredua lotzeko. XPath adierazpena sartzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko, egin klik ... botoian.
Elementua XForm-en sartu behar den zehazten du.
Elementua garrantzitsu gisa deklaratzen du.
Elementua irakurtzeko soilik gisa deklaratzen du.
Elementua murriztapen gisa deklaratzen du.
Elementua kalkulatuta dagoela deklaratzen du.
Hautatu datu mota bat, kontrola horren arabera balioztatzeko.
Hautatu erabiltzaileak definitutako datu mota bat, eta egin klik botoian erabiltzaileak definitutako datu mota hori ezabatzeko.
Erabiltzaileak definitutako datu mota berri bat sartzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzeko, egin klik botoian. Datu mota berriak fazeta guztiak heredatuko ditu unean hautatutako datu motatik.
Datu motentzat baliozkoak diren fazeta guztiak agertzen dira zerrenda honetan. Fazeta batzuk datu mota batzuentzat bakarrik egongo dira erabilgarri.
Uneko datu mota duen kate bat prozesatzen ari denean zuriuneak nola maneiatu behar diren zehazten du. Balio posibleak 'Mantendu', 'Ordeztu' eta 'Tolestu' dira. Semantikak https://www.w3.org/TR/xmlschema-2/#rf-whiteSpace webgunean adierazitako definizioa jarraitzen du.
Adierazpen erregular baten eredua zehazten du. Datu mota kontuan hartuta balioztatutako karaktere-kateek eredu honen araberakoak izan behar dute baliozkoak izateko. Adierazpen erregularren XSD datu motaren sintaxia ez da Collabora Office aplikazioko beste edozein lekutan erabilitako adierazpen erregularren sintaxia bezalakoa (adibidez, Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroko sintaxia bezalakoa).
Dezimal motako balioek izan dezaketen gehieneko digitu kopurua zehazten du.
Dezimal motako balioek izan dezaketen gehieneko digitu frakzionarioen kopurua zehazten du.
Balioen goi-muga inklusiboa zehazten du.
Balioen goi-muga esklusiboa zehazten du.
Balioen behe-muga inklusiboa zehazten du.
Balioen behe-muga esklusiboa zehazten du.
Karaktere-kate baten karaktere kopurua zehazten du.
Karaktere-kate baten gutxieneko karaktere kopurua zehazten du.
Karaktere-kate baten gehieneko karaktere kopurua zehazten du.