Collabora Office 24.04 laguntza
Denbora Zigilatzeko Agintaritzek (TSA) digitalki sinatutako denbora-zigiluak sortzen dituzte (RFC 3161), aukeran, sinatutako PDF baten esportazioan erabili daitezkeenak.
Denbora-zigilu fidagarri bat gehitzen denean sinadura elektroniko bati, datuen osotasuna bermatzen duen zigilu digital bat eta transakzioaren data eta ordu fidagarria ematen da. Denbora-zigilu fidagarria duten dokumentuak jasotzen dituztenek dokumentua digitalki edo elektronikoki noiz sinatu zen egiaztatu dezakete, eta denbora-zigiluak esandako dataren ondoren dokumentua ez dela aldatu ere egiaztatu dezakete.
Bistaratu instalatuta dauden TSA erakundeen zerrenda.
'Izena' elkarrizketa-koadroa irekitzen du Denbora Zigilatzeko Agintaritza berri baten URLa sartzeko.
Zerrendan hautatutako sarrera ezabatzen du. Ezabatzea berehalakoa da eta ez du berresteko elkarrizketa-koadrorik irekitzen.