Collabora Office 24.04 laguntza
Dokumentua PDF fitxategi batera esportatzeko aukera orokorrak ezartzen ditu. Orrialde-barrutia, irudiak, ur-marka, inprimakiak eta beste parametro batzuk.
PDF fitxategian dauden orrien esportazio-aukerak ezartzen ditu.
Definitutako inprimatze-barruti guztiak esportatzen ditu. Inprimatze-barrutirik ez badago definiturik, dokumentu osoa esportatzen du.
Koadroan idazten diren orrialdeak esportatzen ditu.
Orrialdeen barruti bat esportatzeko, erabili 3-6 formatua. Orrialde bakarrak esportatzeko, erabili 7;9;11 formatua. Nahi bada, orrialde-barrutien eta orrialde bakarren konbinazio bat esportatu daiteke, 3-6;8;10;12 formatua erabilita.
Uneko hautapena esportatzen du.
Ireki esportatutako dokumentua sistemaren PDF ikustaile lehenetsian.
Dokumentuko irudietarako PDF esportazio-aukerak ezartzen ditu.
Galerarik gabeko konpresioa hautatzen du irudietarako. Pixel guztiak mantenduko dira.
Hautatu JPEG konpresio-maila bat. Kalitate altuko mailan, ia pixel guztiak gordeko dira. Kalitate baxuko mailak zenbait pixel galduko dira eta akatsak sortuko dira, baina fitxategien tamainak txikiagoak izango dira.
Sartu JPEG konpresioaren kalitate-maila.
Hautatu irudiak hazbeteko birlagintzeko edo tamainaz aldatzeko hazbeteko pixel gutxiago izan ditzan.
Hautatu irudien helburuko bereizmena.
Kapsulatutako aurrebistak dituzten EPS irudiak aurrebista modura soilik esportatzen dira. Kapsulatutako aurrebistak ez dituzten EPS irudiak leku-marka hutsi modura esportatzen dira.
Gehitu testu motako ur-marka bertikal berde argi bat orrialdearen atzeko planoari. Ur-marka ez da iturburu-dokumentuaren parte.
Markatu lauki hau ur-markadun sinadura gaitzeko.
Txertatu ur-markadun sinaduraren testua.
Ezin da doitu ur-markaren kokalekua, orientazioa eta tamaina. Ur-marka ez da iturburu-dokumentuan biltegiratzen.
PDF esportazio-aukera orokorrak ezartzen ditu.
Ezarpen honi esker, dokumentua .pdf fitxategi gisa esportatzen da bi fitxategi-formatu dituela: PDF eta ODF. PDF ikustaileetan .pdf fitxategi normal gisa ikusiko da, eta aldi berean, Collabora Office bidez editatu ahal izango da.
PDF/A-1b, PDF/A-2b edo PDF/A-3b formatuetara bihurtzen du. Iturburuko dokumentuan erabilitako letra-tipo guztiak kapsulatuko dira sortutako PDF fitxategian eta PDF etiketak idatziko dira. Funtzio honen helburu nagusia da edozein gailu eta aplikaziorekiko independentea den itxura izango duen dokumentu elektroniko bat sortzea, eta horrela, denbora luzez gordetzeko egokia izango den dokumentua sortzea.
PDF/A-2b espezifikazioa da erabiltzaile gehienentzat gomendatzen dena, geruzak eta gardentasuna ahalbidetzen baititu forma eta irudietan. Konpresio hobea ere badu (JPEG 2000) PDF/A-1b espezifikazioarekin alderatuta, eta horri esker fitxategi txikiagoak sortzen ditu. PDF/A-3b eta PDF/A-2b berdinak dira, baina lehenak beste fitxategi-formatu batzuk kapsulatzea onartzen du.
Hautatu PDF etiketak idaztea. Horrek fitxategiaren tamaina asko handitu dezake.
Etiketadun PDFek dokumentu-edukien egiturari buruzko informazioa du. Hori lagungarria da dokumentua pantaila desberdineko gailuetan bistaratzen denean eta pantaila irakurtzen duen softwarea erabiltzen denean.
Aukeratu PDF inprimaki bat sortzea. PDF dokumentuaren erabiltzaileak inprimakia bete eta inprimatu ahal izango du.
Hautatu PDF fitxategitik inprimakiak bidaltzeko erabiliko den formatua.
Hautatu bidaltzailetik jasoko den datuen formatua: FDF (Forms Data Format), PDF, HTML edo XML.
Ezarpen honek dokumentuan kontrolerako ezartzen den URL propietatea gainidazten du.
Sortutako PDF fitxategian, eremu anitzetan izen bera erabiltzea ahalbidetzen du. Desgaitzen bada, izen unibokoak erabiliko dira eremu-izenak esportatzeko.
Sets options for diverse features such as outlines, comments, page layout.
Select to export all headings in Writer documents as PDF bookmarks.
Only paragraphs with Outline level 1–10 will be exported. The name of the Paragraph Style is irrelevant. For example, the default version of Paragraph Style Title is not exported when its Outline level is . To see a paragraph’s Outline level, choose - Outline & Numbering tab.
Esportatu leku-marken eremuen ikusizko markak soilik. Esportatutako leku-marka ez da erabilgarria izango.
Hautatu Writer eta Calc dokumentuetako iruzkinak PDF oharpen gisa esportatzea.
Select to export comments of Writer documents in the margin, as they are displayed in the application. Note that this necessarily scales the page contents down to make the comments fit on the page, for the whole document, regardless of the size of the margins.
Esportatu oharren bista ere esportatutako PDF aurkezpen-dokumentuaren amaieran.
Oharren bista soilik esportatzen du.
Dokumentuaren diapositiba ezkutuak esportatzen ditu.
Ez ikusiarena egiten die orri bakoitzaren paper-tamainei, inprimatze-barrutiei eta ezkutuko egoerei eta orri bakoitza (baita ezkutukoak ere) orrialde bakar batean kokatzen ditu. Orrialde horren tamaina orriaren eduki osoak sartzeko bezain handia edo txikia da.
Aktibatuta badago, automatikoki txertatutako orrialde zuriak PDF fitxategira esportatuko dira. PDFa bi aldeetatik inprimatu nahi bada erabiltzen da aukera hori, adibidez liburu batean kapituluen paragrafo-estilo bat ezarri bada beti orrialde bakoiti batean hasi dadin. Aurreko kapitulua orrialde bakoitian amaitzen bada, Collabora Office aplikazioak zenbaki bikoitia duen orrialde zuri bat txertatuko du. Aukera honek kontrolatzen du orrialde bikoiti hori esportatuko den ala ez.
Aukera honek kontrolatzen du PDF irudiak nola esportatuko diren berriro PDFra. Aukera desgaituta badago, PDF datuen lehen orria irteeran sartuko da. PDF esportazioak erabilitako irudiak, letra-tipoak eta beste baliabide batzuk batzen ditu esportazioan. Eragiketa hori konplexua da, baina emaitza ikustaile askotan bistaratu daiteke. Aukera gaituta dagoenean, erreferentziako XObject objektuaren markaketa erabiltzen da: eragiketa sinplea da, baina ikustaileek markaketa hori onartu behar dute irudi bektorialak erakusteko. Bestela, ordezko bit-mapa bat erakutsiko da.