Collabora Office 24.04 laguntza
Modu seguruan, Collabora Office erabiltzaile-profil berri batekin abiarazten da behin-behinean, eta hardware bidezko azelerazioa desgaitzen da. Funtzionatzen ez duen Collabora Office instantzia bat leheneratzen lagundu dezake.
Aukeratu Laguntza - Berrabiarazi modu seguruan
Abiarazi Collabora Office komando-lerrotik --safe-mode aukera gehituta
Modu seguruan sartuta, erabiltzaile-profila leheneratzeko hiru aukera dituen elkarrizketa-koadro bat ikusiko duzu.
Aukera honek Collabora Office aplikazioarekin lan egiten jarraitzea ahalbidetzen du, baina behin-behineko erabiltzaile-profil bat erabilita. Horrek esan nahi du behin-behineko erabiltzaile-profilean gordeko diren konfigurazio-aldaketa guztiak galdu egingo direla hurrengo berrabiaraztean.
Berrabiarazi modu normalean aukeratuta, aldaketa guztiak baztertuko dira, modu segurua amaituko da eta Collabora Office berriro modu normalean abiaraziko du. Erabili aukera hori horraino istripuz iritsi bazara.
Elkarrizketa-koadroak, Collabora Office aplikazioa berriro lanean jartzeko erabiltzaile-profilean egin daitezkeen hainbat aldaketa eskaintzen ditu. Gero eta aldaketa handiagoak dira goitik behera begiratuta, eta beraz, bata bestearen atzetik probatu beharko zenituzke. Aukera hau hautatzen baduzu, hautatutako aldaketak aplikatuko dira.
Collabora Office aplikazioak aurreko konfigurazioen eta aktibatutako hedapenen babeskopiak gordetzen ditu. Erabili aukera hau aurreko egoera batera itzultzeko, arazoen jatorria konfigurazioari edo hedapenei egindako azken aldiko aldaketak badira.
Erabiltzaileak instalatutako hedapen guztiak desgaitu daitezke. Hardware bidezko azelerazioa ere desgaitu daiteke. Aktibatu aukera hau abioan kraskadurak edo ikusizko akatsak jasaten badituzu; sarritan, hardware bidezko azelerazioari lotuta egoten dira.
Zenbaitetan, Collabora Office ezin da abiarazi hedapenen bat blokeoak edo kraskadurak sortzen dituelako. Aukera honen bidez, erabiltzaileak instalatutako hedapen guztiak desgaitzen dira, bai eta hedapen partekatuak eta paketatuak ere. Partekatutako edo paketatutako hedapenak desinstalatzea kontuz egin beharko litzateke. Sisteman sartzeko pribilegio egokiak badituzu soilik funtzionatuko du.
Gainerako guztiak huts egiten badu, zure erabiltzaile-profila fabrikako ezarpenekin berrezarri dezakezu. Lehen aukerak, Berrezarri ezarpenak eta erabiltzaile-interfazeari egindako aldaketak, konfigurazio- eta interfaze-aldaketa guztiak berrezartzen ditu, baina zenbait gauza mantentzen ditu: hiztegi pertsonalak, txantiloiak, etab. Bigarren aukerak profil osoa berrezarriko du eta Collabora Office instalatu zenean zeukan egoeran utziko du.
Modu segurua erabiliz arazoa konpontzen ez bada, sakatu Aurreratua. Argibide gehiago aurkituko dituzu laguntza gehiago jasotzeko.
Erabiltzaile-profileko arazoren baten berri eman nahi baduzu, sakatu Sortu ZIP artxiboa erabiltzailearen profilarekin, akatsen jarraipena egiteko sistemara igo ahal izateko eta garatzaileek arazoa ikertu dezaten.
Kontuan izan igotako profilak informazio pertsonala izan dezakeela, esaterako zure hiztegi pertsonala, zure ezarpenak eta zuk instalatutako hedapenak.