Pasahitza
Erabiltzaileek aldaketak baimenik gabe ez egiteko pasahitza esleitzen du.
Beste pertsona edo programek erraz asmatuko ez dituzten pasahitzak bakarrik erabiltzea komeni da. Pasahitz batek arau hauek bete beharko lituzke:
-
Gutxienez zortzi karaktere eduki behar ditu.
-
Maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta karaktere bereziak nahasita eduki behar ditu.
-
Ez da hiztegi edo entziklopediatan agertzen.
-
Ez du inolako zerikusi zuzenik zure datu pertsonalekin, esate baterako, ez da zure jaioteguna edo autoaren matrikula-zenbakia.
Irekitze-pasahitza sartu behar da fitxategia irekitzeko.
Baimen-pasahitza sartu behar da dokumentua editatzeko.
Pasahitza
Idatzi pasahitz bat. Pasahitzetan maiuskulak eta minuskulak bereizten dira.
Berretsi
Sartu berriro pasahitza.
Desegin pasahitz-babesa
Pasahitza kentzeko, ireki dokumentua eta ondoren gorde pasahitzik gabe.