Collabora Office 24.04 laguntza
Hedapenen kudeatzaileak Collabora Office hedapenak gehitzen, kentzen, desgaitzen, gaitzen eta eguneratzen ditu.
For security reasons, the installation and removal of extensions are enabled and are controlled by settings in the Expert Configuration. To disable extensions installation or removal, search for the string ExtensionManager in the Expert Configuration search box and set properties DisableExtensionRemoval to true and/or DisableExtensionInstallation to true.
Ondoren Collabora Office hedapenen adibideak daude:
UNO osagaiak (softwarearen modulu konpilatuak)
Konfigurazio-datuak (menuko komandoetarako)
Collabora Office Basic liburutegiak
Collabora Office elkarrizketa-koadroen liburutegiak
Hedapen-fitxategiak (*.oxt fitxategiak, goiko zerrendako hedapen bat edo gehiago dituztenak)
Administratzailearen edo erroko pribilegioak dituzten erabiltzaileek elkarrizketa-koadro bat ikusiko dute, non hedapenak "erabiltzaile guztientzat" edo "niretzat bakarrik" instalatu nahi dituzten aukeratu ahal izango baitute. Pribilegio horiek ez dauzkaten erabiltzaile arruntek hedapenak beraientzat bakarrik instalatu, kendu edo alda ditzakete.
Erroko edo administratzailearen pribilegioak dituen erabiltzaile batek erabiltzaile guztientzat erabilgarri egongo den hedapen partekatu gisa instala dezakete hedapen bat. Hedapena hautatu ondoren, elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta hedapena uneko erabiltzailearentzat edo erabiltzaile guztientzat instalatu behar den galdetuko du.
Erroko pribilegiorik ez duen erabiltzaile batek berak erabiltzeko bakarrik instala ditzake hedapenak. Horri erabiltzaile-hedapen deitzen zaio.
Hedapenak .oxt luzapena duten fitxategi gisa eskura daitezke.
Hedapenen bilduma bat aurki dezakezu Interneten. Egin klik hedapenen kudeatzaileko "Eskuratu lineako hedapen gehiago" estekan web-nabigatzailea irekitzeko, eta http://extensions.libreoffice.org/ orria ikusteko.
Egin ekintza hauetako bat:
Egin klik bikoitza .oxt fitxategian zure sistemako fitxategi-arakatzailean.
Web-orri batean, egin klik *.oxt fitxategi baten hiperestekan (web-nabigatzailea fitxategi mota horretarako hedapenen kudeatzailea abiarazteko konfigura badaiteke).
Choose Add.
and clickAdministratzaile gisa, ireki terminal bat edo komando-lerro bat.
Aldatu
programa-karpetara zure instalazioan.Sartu ondorengo komandoa, zure hedapenaren fitxategiaren bide-izena eta izena erabiliz:
unopkg add --shared fitxategi_izenaren_bidea.oxt
Hautatu kendu, gaitu edo desgaitu nahi duzun hedapena. Hedapen batzuetan, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa ere ireki dezakezu.
Sakatu 'Gehitu' hedapen bat gehitzeko.
Fitxategien elkarrizketa-koadro bat irekitzen da, gehitu nahi duzun hedapena hauta dezazun. Hautatutako hedapena kopiatu eta erregistratzeko, sakatu 'Ireki'.
Hedapen batek lizentziaren elkarrizketa-koadroa erakuts dezake.Irakurri lizentzia. Egin klik 'Korritu behera' botoian beherantz korritzeko, beharrezkoa bada. Sakatu' Onartu' hedapena instalatzen jarraitzeko.
Hautatu kendu nahi duzun hedapena eta, gero, sakatu 'Kendu'.
Hautatu gaitu nahi duzun hedapena, eta sakatu 'Gaitu'.
Hautatu desgaitu nahi duzun hedapena, eta sakatu 'Desgaitu'.
Egin klik instalatutako hedapen guztien lineako eguneratzeak bilatzeko. Hautatutako hedapenaren eguneratzeak bakarrik bilatzeko, aukeratu 'Eguneratu' komandoa laster-menuan. Eguneratzerik badagoen begiratzen berehala hasten da. Hedapenen eguneratzea elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.
Hautatu instalatutako gehigarri bat eta, gero, egin klik gehigarriaren Aukerak elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Bistaratutako hedapenen zerrenda iragazi daiteke haien esparruaren arabera.
Paketatutako hedapenak sistema-administratzaileak instalatutakoak dira. Sistema eragile bakoitzak duen instalatzaile espezifikoarekin instalatzen dira. Horiek ezin dira hemen instalatu, eguneratu edo kendu.
Iragazi ordenagailu honen erabiltzaile guztientzako erabilgarri dauden hedapenak. Administratzaile- edo erro-pribilegioak duen norbaitek soilik eguneratu edo kendu ditzake hedapen horiek.
Iragazi unean saioa hasita duen erabiltzailearentzako soilik erabilgarri dauden hedapenak.
Komando gehigarriak ager daitezke hedapen baten laster-menuan, 'Hedapenen kudeatzailea' leihoan, hautatutako hedapenaren arabera. Lizentzia-testua berriro erakuts dadin aukeratu dezakezu. Hedapenen eguneratzeak bilatu daitezen edo ez daitezen aukeratu dezakezu.