Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatu eta aplikatu letra-tipoen ezaugarri tipografikoak karakterei.
Collabora Office suiteak OpenType letra-tipoak onartzen ditu. OpenType formatuaren bi onura nagusiak dira plataforma anitzekin bateragarria dela eta oso hedatuak dauden karaktere multzoak eta diseinu-ezaugarriak onartzen dituela. Hortaz, hizkuntzen euskarri aberatsagoa eta kontrol tipografiko aurreratua eskaintzen ditu.
'Letra-tipoaren ezaugarriak' elkarrizketa-koadroan bistaratutako ezaugarriak hautatutako letra-tipoaren araberakoak izango dira.
Letra-tipoaren ezaugarrien koadroak letra-tipo horretarako erabilgarri dauden ezaugarri konfiguragarriak ditu.
Ezaugarriak bistaratzeko leihoak testu lehenetsi bat bistaratzen du, hautatutako ezaugarriak ikuskatu ahal izateko.