'Sailkapena' tresna-barra
Sailkapena barrak dokumentuen tratamendu seguruan laguntzeko tresnak ditu.
Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. Collabora Office aplikazioak eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.
Mailak
Sailkapen-maila lehenetsiak
Collabora Office aplikazioak behean erakusten diren dokumentu-sailkapenerako maila lehenetsiak (BAILS) eskaintzen ditu, negozioei dagokienez duten sentikortasun-mailaren arabera ordenatuak:
-
Bestelakoak: Dokumentuko informazioak, argitaratzen bada, ez du eraginik negozioan.
-
Negozioak: Inpaktu txikia. Informazioak inpaktua du negozioan, estutasun eta kalte txikiak sortu ditzake markan, argitaratzen bada.
-
Konfidentziala: Inpaktu ertaina. Argitaratutako informazioak negozioaren marka kaltetu dezake, hedabideetan oihartzun negatiboa izan dezake eta diru-galera eragin dezake.
-
Barne-erabilerarako soilik: Kalte handia. Nazio mailako oihartzuna hedabideetan, auzibideak, isunak, epe luzeko kalteak markan.
Kudeatu dokumentuen sailkapena
'Sailkapena' elkarrizketa-koadroa irekitzen du dokumentuak sailkatzeko.
Kudeatu paragrafoen sailkapena
'Sailkapena' elkarrizketa-koadroa irekitzen du paragrafoak sailkatzeko.