Collabora Office 24.04 laguntza
Programa-gertaerei makroak esleitzen dizkie. Esleitutako makroak automatikoki exekutatzen dira, gertaera jazotzen den aldi guztietan.
Lehenik hautatu non gorde nahi duzun gertaera-lotura: uneko dokumentuan edo Collabora Office(e)n.
Dokumentu batekin gorde den makroa exekutatzeko dokumentua ireki behar da.
Zerrenda-koadro handiak gertaerak eta esleitutako makroak zerrendatzen ditu. Kokalekua hautatu ondoren Gorde hemen zerrenda-koadroan, hautatu zerrenda-koadro handiko gertaera bat. Ondoren egin klik Esleitu makroa aukeran.
Makro-hautatzailea irekitzen du, hautatutako gertaerari makro bat esleitu ahal izateko.
Esleitu osagaia elkarrizketa-koadroa irekitzen du, hautatutako gertaerarako UNO komando pertsonalizatua ezartzeko.
Osagaiak esleitzea proposatzen da elkarrizketa-koadroen editoreko kontroletarako.
Hautatutako gertaerarako makroa edo osagai-esleipena ezabatzen du.