Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office menuak modulu guztietarako pertsonalizatzea ahalbidetzen du.
Komando berriak gehitu ahal dira, lehendik dauden komandoak aldatu, edo menu-elementuak berrantolatu. Makroen bidez exekutatutako komandoak ere gehi daitezke, eta edozein motako estiloak aplikatu zuzenean menutik.
Sartu kate bat testu-koadroan, komandoen bilaketa mugatzeko.
Hautatu menu-komandoen kategoria goitibeherako zerrendan, komandoen bilaketa mugatzeko, edo korritu zerrenda beherantz. Makroen eta estiloen komandoak zerrendaren beheko aldean daude.
Bilaketa-katea eta nahi den komandoaren kategoria konbinatu ondoren lortutako emaitza bistaratzen du.
Testu-koadroak hautatutako komandoaren deskribapen laburra dauka.
Hautatu menua zein kokalekutan erantsiko den. Collabora Office modulu bati eransten bazaio, menua modulu horretan irekitako fitxategi guztietarako egongo da erabilgarri. Fitxategiari eransten bazaio, fitxategi hori ireki eta aktibo dagoenean soilik egongo da erabilgarri.
Hautatu pertsonalizazioa aplikatuko zaion menua.
Egin klik hanburgesa-ikonoan eta aukeratu 'Gehitu' menu berria gehitzeko.
Hanburgesa-ikonoa
Egin klik hanburgesa-ikonoan eta aukeratu 'Ezabatu' menua ezabatzeko.
Menu pertsonalizatuak edo menu-sarrera pertsonalizatuak ezaba daitezke soilik.
Helburuko menuan erakutsiko diren komandoak bistaratzen ditu.
Sakatu eskuinerako geziaren botoia ezkerreko bistaratze-koadroan komando bat hautatzeko eta hura eskuineko bistaratze-koadroan kopiatzeko. Horrela, komandoa hautatutako tresna-barrari gehituko zaio.
Sakatu ezkerrerako geziaren botoia hautatutako komandoa uneko menutik kentzeko.
Sakatu gorako edo beherako gezien botoiak hautatutako komandoa gorantz edo beherantz mugitzeko bistaratutako menu-komandoen zerrendan.
Hautatutako komandoa arrastatu eta jaregin dezakezu hura nahi duzun tokira mugitzeko.
Txertatu bereizlea: Gehitu bereizle-marka bat menuak hobeto irakurri daitezen eta komandoak gaiaren arabera elkartzeko.
Txertatu azpimenua: Txertatu azpimenu-sarrera bat. Sartu izen bat azpimenu berrirako, ondoren datorren elkarrizketa-koadroan. Azpimenu berria automatikoki egongo da eskuragarri ediziorako menu-zerrendan.
Aldatu izena: Aldatu sarreraren izena.
Menu honi aurretik egindako aldaketa guztiak ezabatzen ditu.