Collabora Office 24.04 laguntza
Elkarrizketa-koadro horren bidez Collabora Office moduluak eta elkarrizketa-koadroak liburutegietan antolatu daitezke. Horrez gain, Basic liburutegiak fitxategietara edo hedapenetara inportatu edo esportatu daitezke.
Moduluak edo elkarrizketa-koadroak kudeatzea ahalbidetzen du.
Dauden moduluak edo elkarrizketa-koadroak zerrendatzen ditu.
Hautatutako modulua edo elkarrizketa-koadroa irekitzen du, hura editatu ahal izateko.
Editorea irekitzen du eta modulu berria sortzen du.
Editorea irekitzen du eta elkarrizketa-koadro berria irekitzen du.
Uneko aplikazioaren eta irekitako edozein dokumenturen makro-liburutegiak kudeatzea ahalbidetzen du.
Hautatu antolatu nahi diren makro-liburutegiak dituen aplikazioa edo dokumentua.
Uneko aplikazioaren edo irekitako edozein dokumenturen makro-liburutegiak zerrendatzen ditu.
Collabora Office Basic editorea irekitzen du, hautatutako liburutegia aldatu ahal izateko.
Pasahitza esleitzen edo editatzen du hautatutako liburutegirako.
Liburutegi berria sortzen du.
Sartu izen bat liburutegi edo modulu berrirako.
Aurkitu uneko zerrendari gehitu nahi diozun Collabora Office Basic liburutegia, eta sakatu 'Ireki'.
Hautatutako liburutegia hedapen modura edo Basic liburutegi modura esportatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.