Collabora Office 24.04 laguntza
Ezarri zerrenda ordenatu zein ordenatu gabeetan zenbakitze-ikurrek (zenbakiek zein buletek) izango dituzten koskak, tarteak eta lerrokatzeak.
Hautatu aldatuko diren mailak. Aukerak maila guztiei aplikatzeko, hautatu “1-10”.
Orrialde honek Collabora Office Writerren bertsio guztietan erabilten kokatze-kontrolak erakusten ditu. Beste aplikazio batzuekin sortutako zenbait dokumentuk beste metodo bat erabiltzen dute kokalekuak eta tarteak zehazteko. Dokumentu horiek irekitzean, Zerrenda-estiloen kokalekua (zaharra) gunean dokumentatutako kokatze-kontrolak erakutsiko dira.
Adierazi orriaren ezkerreko marjinatik zer distantziatara lerrokatu behar den zenbakitze-ikurra.
Ezarri zenbakitze-ikurren lerrokatzea. Hautatu "Ezkerrean" zenbakitze-ikurra zuzenean "Hemen lerrokatuta" kokagunean has dadin. Hautatu "Eskuinean" zenbakitze-ikurra zuzenean "Hemen lerrokatuta" kokagunearen aurretik amaituz lerrokatuta egon dadin. Hautatu "Zentratuta" ikurra "Hemen lerrokatuta" kokagunearen inguruan zentratzeko.
Zenbakitzearen lerrokatzea aukerak ez du ezartzen paragrafoaren lerrokatzea.
Hautatu zenbakitzearen ondoren agertuko den elementua: tabulazio-marka, zuriunea, lerro-jauzia edo bat ere ez.
Tabulazio-marka bat hautatzen baduzu zenbakitzearen ondoren agertzeko, negatiboa ez den balio bat sar dezakezu tabulazio-markaren kokagunerako.
Adierazi zer distantzia egongo den orriaren ezkerreko marjinatik lehen lerroaren ondorengo paragrafo zenbakituko lerro guztien hasierara.
Koskaren eta tartearen balio lehenetsiak berrezartzen ditu.