Collabora Office 24.04 laguntza
Menu honetara sartzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin dokumentuan gaizki idatzitako hitz batean. Gaizki idatzitako hitzak ikusteko, aukeratu Tresnak - Ortografiaren egiaztapen automatikoa.
Egin klik hitzean nabarmendutako hitza ordezteko uneko saioan soilik. Ordezpena behin betikoa izateko erabili Autozuzenketaren azpimenua.
Ortografia elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Nabarmendutako hitza erabiltzaileak definitutako hiztegi bati gehitzen dio.
Uneko dokumentuan nabarmendutako hitzaren gertaldi guztiei ez ikusi egiten die.
Nabarmendutako hitza beti ordezteko, egin klik zerrendako hitz batean. Hitz-bikotea ordezpen-taulan gordetzen da, Tresnak - Autozuzenketa – Ordeztu fitxan.
Nabarmendutako hitzaren hizkuntza-ezarpenak aldatzen ditu, hitza beste hiztegi batean aurkitzen bada.
Nabarmendutako hitza dagoen paragrafoaren hizkuntza-ezarpenak aldatzen ditu, hitza beste hiztegi batean aurkitzen bada.