Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu zuzenketa automatikoaren aukerak aipu-marketarako eta testuaren hizkuntzaren mendekoak diren aukeretarako.
Hautatu idazten duzun heinean ordezteko [T], edo existitzen den testua aldatzean ordezteko [M].
Hautsi ezin daitekeen zuriunea txertatzen du ";", "!", "?", ":" eta "%" karaktereen aurretik hizkuntza 'Frantsesa (Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Monako edo Suitza)' ezarrita dagoenean, eta ":" aurretik karakterearen hizkuntza 'Frantsesa (Kanada)' balioarekin ezarrita dagoenean.
Ordinalen testu-karaktereei formatua ematen die, hala nola ingelesezko 1st, 2nd, edo 3rd, goi-indize gisa. Adibidez ingelesezko 1st, 1st bihurtuko luke.
Kontuan izan hori soilik aplikatuko dela zenbaki ordinalak goi-indize gisa formateatzeko hitzarmena jarraitzen duten hizkuntzetan.
Hitzak eta zenbakiak hungariera zaharreko idazkerara letraldatzen da, testu-norabidea eskuinetik ezkerrerakoa bada eta testu-diseinu konplexua erabiltzen bada.
'Gutxiago' eta 'gehiago' ikur bikoitzak automatikoki ordezten ditu « eta » angelu-komatxo bikoitzekin hainbat hizkuntzatan, eta ‹ eta › angelu-komatxo bakunekin Suizako frantsesean.
Zehaztu ordezpen-karaktereak komatxo bakunetan edo komatxo bikoitzetan erabiltzeko.
Automatikoki ordezten du komatxo bakunen sistemaren ikur lehenetsia zuk zehaztutako karaktere bereziarekin.
Hautatu karaktere berezi bat, Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu aukeratzen duzunean, uneko irekiera-komatxoa dokumentuan automatikoki ordeztu dadin.
Hautatu karaktere berezi bat, Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu aukeratzen duzunean, uneko itxiera-komatxoa dokumentuan automatikoki ordeztu dadin.
Komatxoak ikur lehenetsietara berrezartzen ditu.