Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu Collabora Office(e)k automatikoki zein laburdura edo letra-konbinazio ez duzun nahi zuzentzea.
Definitutako salbuespenak uneko hizkuntza-ezarpenaren arabera daude. Nahi izanez gero, hizkuntza-ezarpena alda daiteke beste hizkuntza bat hautatuz Hizkuntzaren ordezpenak eta salbuespenak koadroan.
Sortuko edo editatutako dituzun ordezpen-arauen hizkuntza hautatu. Collabora Office(e)k kurtsoreak uneko dokumentuan duen kokalekuko hizkuntzarentzat definitutako salbuespenak bilatzen ditu, eta ondoren gainerako hizkuntzetan bilatzen du.
Idatzi laburdura bat eta ondoren puntu bat, eta egin klik Berria eremuan. Honek eragozten du Collabora Officeek automatikoki maiuskulaz jartzea laburduraren amaierako puntuaren ondoren dagoen hitzaren lehenengo letra.
Automatikoki zuzendu ez diren laburdurak zerrendatzen ditu. Zerrendako elementu bat kentzeko, hautatu elementua eta ondoren egin klik Ezabatu aukeran.
Idatzi bi maiuskularekin edo minuskula batekin hasten den hitza edo laburdura, Collabora Office aplikazioak hasierako maiuskula bakarrera aldatu ez dezan. Adibidez, idatzi 'PC' Collabora Office(e)k ez dezan 'Pc' hitzera aldatu. Sartu 'eBook' hitza, 'Ebook' hitzera aldatu ez dadin.
Hasierako bi maiuskula edo hasierako minuskula bat dituzten eta automatikoki zuzenduko ez diren hitzak edo laburdurak zerrendatzen ditu. Bi maiuskularekin edo minuskula batekin hasten diren hitz guztiak zerrendatzen dira eremuan. Elementu bat zerrendatik kentzeko, hautatu elementua eta sakatu Ezabatu.
Uneko sarrera salbuespenen zerrendan gehitzen du.
Bi letra maiuskularekin hasten diren hitz eta laburdura autozuzenduak gehitzen dizkio salbuespenen zerrendari, autozuzenketa berehala desegiten bada +Z sakatuta.
Eginbide hau garrantzitsua da Maiuskula bihurtu esaldi guztietako lehen letra aukera edo Zuzendu HItz HAsierako BI MAiuskula aukera hautatuta badago elkarrizketa-koadro honetako Aukerak fitxako [I] zutabean eta gaituta badago.