Collabora Office 24.04 laguntza
Tanta-kontagailuaren elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta bertan bit-mapetako eta irudien meta-fitxategietako koloreak ordeztu daitezke.
Gehienez lau kolore desberdin ordeztu ditzakezu aldi berean.
Tanta-kontagailua
Uneko saguaren azpian kokatuta dagoen hautatutako irudiko kolorea bistaratzen du. Eginbide hau funtzionatzeko ezinbestekoa da tanta-kontagailuaren tresna hautatuta egotea.
Uneko irudian hautatutako iturburu-koloreak ordezten ditu Ordeztu honekin koadroetan zehaztu diren koloreekin.
Jatorrizko kolorea eta ordezpen-koloreak zerrendatzen ditu.
Hautatu kontrol-lauki hau uneko Iturburu-kolorea Ordeztu honekin koadroan zehaztu duzun kolorearekin ordezteko.
Ordeztu nahi duzun hautatutako irudiko kolorea bistaratzen du. Jatorrizko kolorea ezartzeko, egin klik hemen, egin klik tanta-kontagailuan eta ondoren egin klik hautatutako irudiko kolore batean.
Ezarri tolerantzia sorburuko irudiaren sorburuko kolore bat ordezteko. Hautatu duzun kolorearen antzekoak diren koloreak ordezteko, sartu balio txiki bat. Kolore-barruti zabalago bat ordezteko, sartu balio handiago bat.
Ordezpen-kolore erabilgarriak zerrendatzen ditu. Uneko kolore-zerrenda aldatzeko, desautatu irudia, aukeratu Formatua - Area, eta ondoren egin klik Koloreak fitxan.
Uneko irudiko area gardenak hautatutako kolorearekin ordezten ditu.
Hautatu uneko irudiko area gardenak ordeztuko dituen kolorea.