Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako hiru objektu edo gehiago uniformeki banatzen ditu ardatz horizontalean edo ardatz bertikalean. Objektuen arteko tartea ere uniformeki banatu daiteke.
Hautapenean urrutien dauden objektuen arabera banatzen dira objektuak.
Zehaztu hautatutako objektuen banaketa horizontala.
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen ezkerreko ertzak elkarrekiko modu homogeneoan banatuta egon daitezen.
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen zentro horizontalen arteko tartea berdina izan dadin.
Hautatutako objektuak horizontalean banatzen ditu, objektuen arteko tartea berdina izan dadin.
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen esukineko ertzen arteko tartea berdina izan dadin.
Zehaztu hautatutako objektuen banaketa bertikala.
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen goiko ertzen arteko tartea berdina izan dadin.
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen zentro bertikalen arteko tartea berdina izan dadin.
Hautatutako objektuak bertikalean banatzen ditu, objektuen arteko tartea berdina izan dadin.
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen beheko ertzen arteko tartea berdina izan dadin.