Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako 3D objektuaren forma doitzen du. 2D objektu bihurtutako objektuaren bidez sortutako 3D objektuaren forma alda daiteke soilik. 2D objektu bat 3D objektu bihurtzeko, hautatu objektua, saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta ondoren aukeratu Bihurtu - 3D edo Bihurtu - 3D biraketa-objektua.
Geometria
Definitu hautatutako 3D objektuaren formaren propietateak.
Sartu 3D objektuaren izkinak biribiltzeko erabiliko den kantitatea.
Sartu hautatutako 3D objektuaren aurrealdeko area zein neurritan handitu edo txikituko den.
Sartu 3D biraketa-objektua biratzeko erabiliko den angelua, graduetan.
Sartu hautatutako 3D objektuaren estrusio-sakonera. Aukera hau ez dago erabilgarri 3D biraketa-objektuetarako.
3D biraketa-objektua marrazteko erabiltzen den segmentu kopurua alda daiteke.
Sartu zenbat segmentu horizontal erabiliko den hautatutako 3d biraketa-objektuan.
Sartu zenbat segmentu bertikal erabiliko den hautatutako 3d biraketa-objektuan.
3D gainazalaren errendatze-estiloa alda daiteke.
3D gainazala objektuaren formaren arabera errendatzen du. Adibidez, forma zirkular bat gainazal esferiko baten bidez errendatzen du.
Objektuaren berariazkoa
3D gainazala poligono modura errendatzen du.
Laua
3D azalera leuna errendatzen du.
Esferikoa
Argi-iturria alderantzikatzen du.
Alderantzikatu normalak
Objektua kanpotik eta barnetik argitzen du. Giro-argiaren iturri bat erabiltzeko, sakatu botoi hau eta ondoren egin klik Alderantzikatu normalak botoian.
Bi aldetako argiztapena
Forma libreko marra baten estrusio bidez sortutako 3D objektuaren forma ixten du (Bihurtu - 3D).
Bi aldetako orrialdea