Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako marrazkiko testuan animazio-efektu bat gehitzen du.
Hautatu aplikatu nahi duzun efektua eta ondoren ezarri efektuaren propietateak.
Hautatu hautatutako marrazkiko testuan aplikatu nahi duzun animazio-efektua. Animazio-efektu bat kentzeko, hautatu Efekturik ez.
Testua eskuinetik ezkerrera korritzen du.
Ezkerrerako gezia
Testua ezkerretik eskuinera korritzen du.
Eskuin-gezia
Testua behetik gora korritzen du.
Gorako gezia
Testua goitik behera korritzen du.
Beherako gezia
Efektua aplikatzen denean testua ikusgai dago marrazkiaren barnean.
Efektua aplikatu ondoren testua ikusgai egongo da.
Ezarri animazio-efektuaren begizta-aukerak.
Animazio-efektua etengabe erreproduzitzen du. Efektua zenbat aldiz erreproduzitu behar den zehazteko, garbitu kontrol-lauki hau eta idatzi zenbaki Jarraitua koadroan.
Idatzi zenbat aldiz nahi duzun errepikatzea animazio-efektua.
Zehaztu testua korritzeko gehitutako balioa.
Gehitutako balioa pixeletan neurtzen du.
Idatzi testua korritzeko gehikuntza kopurua.
Zehaztu efektua errepikatu aurretik zenbat denbora itxaron behar den.
Collabora Office aplikazioak automatikoki zehazten du efektua errepikatu aurretik zenbat denbora itxaron behar den. Atzerapen-denbora eskuz esleitzeko, garbitu kontrol-lauki hau eta ondoren idatzi balio bat Automatikoa koadroan.
Idatzi efektua errepikatu aurretik zenbat denbora itxaron behar den.