Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako objektua karaktere batean ainguratzen du. Erabili sagua aingura nahi den karakterera arrastatzeko.
Ainguraren kokagunearen justu aurrean dagoen karakterea erabiltzen da Karakterea eskualdearekiko eta Testu-lerroa erreferentzia-lerroarekiko kokatzeko.
Paragrafo bat erabiltzen bada elementuak kokatzeko eta paragrafoa orrialde edo zutabe bat baino gehiagotan hedatzen bada, paragrafo-area bati edo paragrafoaren testu-area bati erreferentzia egiten dien kokatze-aukerak aingura kokatuta dagoen paragrafo-zatiari soilik aplikatuko zaizkio.
Irudi, marko edo OLE objektu bat ainguratutako karakterearekin lerrokatzeko, egin eskuineko klik objektuan eta aukeratu Propietateak. Egin klik Kokagunea eta tamaina fitxan eta Kokagunea arean, hautatu Karakterea hona koadroetan.