Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako objektua biratzen du.
Hautatutako objektua zehaztutako biraketa-puntu baten inguruan biratzen da. Biraketa-puntu lehenetsia objektuaren erdialdean dago.
Biraketa-puntu bat objektuaren mugetatik urrun ezartzen baduzu objektuak orrialdetik kanpo bira dezake.
Idatzi orrialdearen ezkerreko ertzetik biraketa-puntura dagoen distantzia horizontala.
Idatzi orrialdearen goiko ertzetik biraketa-puntura dagoen distantzia bertikala.
Egin klik biraketa-puntua ipini nahi duzun lekuan.
Zehaztu hautatutako objektua zenbat gradu biratu nahi duzun, edo egin klik biraketa-saretan.
Idatzi hautatutako objektua zenbat gradu biratu nahi duzun.
Egin klik biraketa-angelua zehazteko 45 graduko multiploetan.