Collabora Office 24.04 laguntza
Ezarri itzaleztadura-eredu baten propietateak edo gorde itzaleztadura-eredu berria.
Erabilgarri dauden itzaleztadura-ereduak zerrendatzen ditu. Itzaleztadura-ereduak aldatu edo zureak sortu ere egin dezakezu.
Itzaleztadura-eredu baten izena aldatzeko, hautatu eredua, egin eskuineko klik eta aukeratu
. Itzaleztadura-eredua ezabatzeko, hautatu hura, eskuineko klik eta aukeratu .Uneko zerrendan itzaleztadura pertsonalizatu bat gehitzen du. Zehaztu itzaleztaduraren propietateak, eta ondoren sakatu botoi hau.
Uneko itzaleztaduraren propietateak hautatutako itzaleztaduran aplikatzen ditu. Nahi izanez gero, itzaleztadura beste izen batekin gorde daiteke.
Definitu edo aldatu itzaleztadura bat.
Sartu zenbat leku utzi nahi duzun itzaleztadura-marren artean.
Sartu itzaleztadura-marren biraketa-angelua, edo egin klik angelu-saretaren kokagune batean.
Hautatu erabili nahi duzun itzaleztadura-marra mota.
Hautatu itzaleztadura-marren kolorea.
Atzeko planoaren kolorea aplikatzeko, hautatu Atzeko planoaren kolorea koadroa eta hautatu kolore bat.