DiapositibaOrrialdea
Orrialde bakarreko dokumentuen edo orrialde askoko dokumentuen orrialde-diseinua defini daiteke, baita zenbakitze- eta orrialde-formatua ere.
Aukeratu fitxa.
Aukeratu fitxa.
Aukeratu fitxa.
Choose (Command+T)(F11) - open context menu of a page style entry and choose tab.
Aukeratu fitxa.
Choose (Command+T)(F11) - open context menu of a page style entry and choose tab.
Aukeratu fitxa (Writer).
Paper-formatua
Hautatu aurrez definitutako paper-tamainak zerrendatik edo definitu paper-formatu pertsonalizatu bat.
Formatua
Hautatu paper-tamaina aurredefinitua edo sortu formatu pertsonalizatua paperaren dimentsioak Altuera eta Zabalera koadroetan sartuz.
"Pantailako erakustaldia (4:3)", "Pantailako erakustaldia (16:9)" eta "Pantailako erakustaldia (16:10)" diapositiba-formatuak Microsoft PowerPoint aplikazioarekin bateragarritasuna mantentzeko erabiltzen dira.
Zabalera
Hautatutako paper-formatuaren zabalera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzeko, sartu zabalera hemen.
Altuera
Hautatutako paper-formatuaren altuera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzeko, sartu altuera hemen.
Orientazioa
Hautatu paperaren orientazioa bistaratzeko eta inprimatzeko.
Bertikala
Uneko dokumentua bertikalean jarrita bistaratzen eta inprimatzen du.
Horizontala
Uneko dokumentua horizontalean jarrita bistaratzen eta inprimatzen du.
Testuaren noranzkoa
Hautatu dokumentuan erabili nahi duzun testuaren noranzkoa. "Eskuinetik ezkerrera (bertikala)" testu-fluxuaren norabideak diseinu-ezarpen guztiak 90 gradu eskuinera biratzen ditu, goiburukoa eta orri-oina izan ezik.
Testu-norabida agertzeko, Asiarra edo Testu-diseinu konplexua aukerak ezarrita egon behar du hobespenean.
Aurrebista-eremua
Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.
Paper-erretilua
Hautatu inprimagailuaren paper-iturria. Nahi izanez gero, orrialde-estilo desberdinei paper-erretilu desberdinak eslei dakizkieke. Adibidez, esleitu Lehen orrialdea estiloan beste erretilu bat eta kargatu erretilua enpresaren gutun-buruarekin.
Marjinak
Zehaztu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ertzen eta testu-dokumentuaren artean.
Ezkerrekoa / Barnekoa
Sartu hemen orrialdearen ezkerreko ertzaren eta dokumentuko testuaren artean utziko den tartearen tamaina. Ispilatua orrialde-diseinua erabiltzen bada, sartu barneko testu-marjinaren eta orrialdearen barneko ertzaren artean utziko den tartearen tamaina.
Eskuinekoa / Kanpokoa
Sartu hemen orrialdearen eskuineko ertzaren eta dokumentuko testuaren artean utziko den tartearen tamaina. Ispilatua orrialde-diseinua erabiltzen bada, sartu kanpoko testu-marjinaren eta orrialdearen kanpoko ertzaren artean utziko den tartearen tamaina.
Erretena
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezker ertzaren eta ezkerreko marjinaren artean. Ispilatua orrialde-diseinua erabiltzen ari bazara, sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen barneko testu-marjinaren eta orrialdearen barneko ertzaren artean.
Goian
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen goiko ertzaren eta testu-dokumentuaren artean.
Behean
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen beheko ertzaren eta testu-dokumentuaren artean.
Diseinu-ezarpenak
Orrialde-diseinua
Zehaztu uneko estiloak orrialde bakoitiak, bikoitiak ala biak erakutsiko dituen.
Eskuina eta ezkerra
Uneko orrialde-estiloak orrialde bakoitiak eta bikoitiak erakusten ditu, ezkerreko eta eskuineko marjinak zehaztutako moduan dituztela.
Ispilatua
Uneko orrialde-estiloak orrialde bakoitiak eta bikoitiak erakusten ditu, barneko eta kanpoko marjinak zehaztutako moduan dituztela. Erabili diseinu hau inprimatutako orriak liburu baten eran lotu nahi badira. Sartu lotura-espazioa "Barnekoa" marjina gisa.
Eskuinekoa soilik
Uneko orrialde-estiloak orrialde bakoitiak (eskuinekoak) soilik erakusten ditu. Orrialde bikoitiak zuri erakutsiko dira.
Ezkerrekoa soilik
Uneko orrialde-estiloak orrialde bikoitiak (ezkerrekoak) soilik erakusten ditu. Orrialde bakoitiak zuri erakutsiko dira.
Diapositiba-zenbakiak
Hautatu uneko diapositiba-estiloan orrialdeak zenbakitzeko erabiliko den formatua.
Orrialde-zenbakiak
Hautatu uneko orrialde-estiloan erabili nahi duzun orrialde-zenbakiaren formatua.
Erreferentzia-estiloa
Hautatu zein paragrafo-estilo erabiliko den erreferentzia modura testua hautatutako orrialde-estiloan lerrokatzeko. Erreferentzia-estiloan zehaztutako letra-altuerak orrialde-sareta bertikalaren tarteak ezartzen ditu.
Erabili orrialdearen lerroartea
Hautatutako orrialde-estiloaren testua orrialde-sareta bertikal batean lerrokatzen du. Saretaren tarteak Erreferentzia-estiloak definitutakoak dira.
Erretenaren kokalekua
Uneko dokumentua bistaratzen denean, dokumentuaren erretena dokumentuaren orrialdeen ezkerrean (lehenetsia) ala dokumentuen orrialdeen goian kokatuko den aukeratzea ahalbidetzen du.
Taula-lerrokatzea
Zehaztu inprimatutako orrialde bateko gelaxken lerrokatze-aukerak.
Horizontala
Gelaxkak horizontalean zentratzen ditu inprimatutako orrialdean.
Bertikala
Gelaxkak bertikalean zentratzen ditu inprimatutako orrialdean.
Doitu objektua paper-formatura
Marrazki-objektuen tamaina aldatzen du, hautatutako orrialde-formatuan ondo egokitu daitezen. Marrazki-objektuen antolamendua mantenduko da.