Collabora Office 24.04 laguntza
Paragrafoaren lerrokatzea orrialde-marjinen arabera ezartzen du.
Ezarri uneko paragrafoaren lerrokatze-aukerak.
Paragrafoa ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatzen du. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta badago, aukera honen izena Ezkerrean/Goian da.
Paragrafoa eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen du. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta badago, aukera honen izena Eskuinean/Behean da.
Paragrafoaren edukia orrialdearen erdian ipintzen du.
Paragrafoa ezkerreko eta eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen du.
Paragrafoa testu-sareta baten arabera lerrokatzen du. Testu-sareta aktibatzeko, aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Testu-sareta.
Paragrafoko gainerako testuarekiko neurri handiegiko edo neurri txikiegiko karaktereen lerrokatze-aukera bat hautatu paragrafoan.
Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.