Collabora Office 24.04 laguntza
Paragrafoaren kosken eta tarteen aukerak ezartzen ditu.
Elkarrizketa-koadro honetan erabilitako neurri-unitateak aldatzeko, aukeratu
eta hautatu neurri-unitate berria 'Ezarpenak' arean.Zehaztu zenbat leku utzi behar den ezkerreko eta eskuineko orrialde-marjinaren eta paragrafoaren artean.
Sartu zenbateko koska jarri nahi duzun paragrafoaren eta orrialde-marjinaren artean. Paragrafoa orrialde-marjinarantz zabaldu nahi baduzu, sartu zenbaki negatibo bat. Ezkerretik eskuinera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren ezkerreko ertza ezkerreko orrialde-marjinatik koskatzen da. Ezkerretik eskuinera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinatik koskatzen da.
Sartu zenbateko koska jarri nahi duzun paragrafoaren eta orrialde-marjinaren artean. Paragrafoa orrialde-marjinarantz zabaldu nahi baduzu, sartu zenbaki negatibo bat. Ezkerretik eskuinera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinatik koskatzen da. Eskuinetik ezkerrera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren ezkerreko ertza ezkerreko orrialde-marjinatik koskatzen da.
Adierazten duzun tamainako koska jartzen dio paragrafo baten lehen lerroari. Alderantzizko koska bat sortzeko, sartu balio positibo bat "Testuaren aurretik" aukeran eta balio negatibo bat "Lehen lerroa" aukeran. Zenbakitzea edo buletak dituen paragrafo baten lehen lerroari koska jartzeko, aukeratu "Formatua – Buletak eta zenbakitzea - Kokagunea".
Automatikoki koskatzen du paragrafo bat letra-tamainaren eta lerro-tartearen arabera. Lehen lerroa koadroko ezarpenari ez ikusiarena egingo zaio.
Zehaztu hautatuko paragrafoen artean zenbat leku utzi behar den.
Zehaztu hautatutako paragrafoaren gainean zenbat leku utzi behar den.
Zehaztu hautatutako paragrafoaren azpian zenbat leku utzi behar den.
Paragrafo honen aurretik edo ondoren zehaztu den edozein tarte ez da aplikatuko aurreko edo hurrengo paragrafoak estilo berekoak direnean.
Zehaztu paragrafo batean lerro artean zenbat leku utzi behar den.
Uneko paragrafoan lerroarte bakuna ezartzen du. Hori da lehenetsitako ezarpena.
Lerroartea 1
1,5 lerroko lerroartea ezartzen du.
Lerroartea 1,15
1,5 lerroko lerroartea ezartzen du.
Lerroartea 1,5
Bi lerroko lerroartea ezartzen du.
Lerroartea 2
Hautatu aukera hau eta ondoren sartu balioa ehunekotan, koadroan. Koadro horretan %Â 100a lerroarte bakuna da.
Koadroan sartutako balioa gutxieneko lerroarte gisa ezartzen du.
Paragrafo batean letra-tamaina bat baino gehiago erabiltzean, lerroartea letra-tamaina handienari egokitzen zaio automatikoki. Lerro guztietan tarte bera nahi baduzu, letra-tamaina handienarekin bat datorren balioa jarri behar duzu Gutxienez eremuan.
Bi lerroren artean txertatutako tarte bertikalaren altuera ezartzen du.
Lerro-tartea ezartzen du koadroan sartu den balioarekin zehatz-mehatz bat egin dezan. Horrek moztutako karaktereak sortu ditzake.
Sartu lerroartean erabili behar den balioa.