Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu karaktereen kokapena, eskala, biraketa eta tartea.
Ezarri karaktere baten azpiindizea edo goi-indizea.
Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren gainetik altxatzen du.
Goi-indizeen eta azpiindizeen formatua kentzen du.
Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren azpitik jaisten du.
Idatzi hautatutako testua oinarrizko lerrotik zenbat igo edo jaitsi nahi duzun. Ehuneko ehuna letra-tipoaren altueraren berdina da.
Sartu zein kantitatetan txikitu nahi duzun hautatutako testuaren tamaina.
Automatikoki ezartzen du hautatutako testua zein kantitatetan altxatuko edo jaitsiko den oinarri-lerroarekiko.
Sartu hautatutako testuaren letra-tipoa zein ehunekotan tiratu edo konprimatuko den, horizontalean.
Zehaztu karaktere bakoitzaren arteko tartea.
Hautatutako testuaren karaktereen arteko tartea zehazten du. Sartu kopurua biratze-botoian, testua zenbat zabaldu edo konprimatu nahi duzun adierazteko.
Tartea handitzeko, ezarri balio positiboa; txikitzeko, ezarri balio negatiboa.
Automatikoki doitu karaktere-tartea letra-konbinazio jakinetarako.
Doitu karaktereen arteko tartea erabilgarri dago soilik letra-tipo batzuetan eta beharrezkoa da inprimagailuak aukera hori onartzea.