Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu letra-tipoan erabili nahi dituzun efektuak.
Hautatutako testuaren kolorea ezartzen du. Automatikoa hautatzen baduzu, testu-kolorea beltza izango da atzeko plano argietan eta zuria atzeko plano ilunetan.
Testu-hautapen baten kolorea aldatzeko, hautatu aldatu nahi duzun testua eta egin klik Letra-kolorea ikonoan. Kolore desberdina aplikatzeko, egin klik Letra-kolorea ikonoaren ondoan dagoen gezian, eta ondoren hautatu erabili nahi duzun kolorea.
Letra-kolorea ikonoan klik egiten baduzu testua hautatu aurretik, pintura-ontzi kurtsorea agertzen da. Testuaren kolorea aldatzeko, hautatu testua pintura-ontzi kurtsorearen bidez. Hitz bakar baten kolorea aldatzeko, egin klik bikoitza hitz batean. Kolore desberdina aplikatzeko, egin klik Letra-kolorea ikonoaren ondoan dagoen gezian, eta ondoren hautatu erabili nahi duzun kolorea.
Azken aldaketa desegiteko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz.
Pintura-ontzi modutik irteteko, egin klik behin edo sakatu Esc tekla.
Testuaren koloreari ez ikusi egingo zaio Erabili letra-kolore automaitkoa pantaila-bistaratzeko kontrol-laukia gaituta badago - Collabora Office - Erabilerraztasuna.
Karaktere-testuaren gardentasuna ezartzen du. %100ko balioak gardentasun osoa ordezkatzen du, eta %0 balioak opakutasun osoa.
Hautatu aplikatu nahi duzun gaineko marraren estiloa. Gaineko marra hitzei bakarrik aplikatzeko, hautatu Hitzez hitz koadroa.
Hautatu goiko marraren kolorea.
Hautatu marratze-estilo bat hautatutako testurako.
Microsoft Word formatuan gordetzen baduzu dokumentua, marratu-estilo guztiak lerro bakarreko estilo bihurtzen dira.
Hautatu aplikatu nahi duzun azpimarraren estiloa. Azpimarra hitzei bakarrik aplikatzeko, hautatu Hitzez hitz koadroa.
Goi-indizeko testuan azpimarra aplikatzen bada, azpimarra goi-indizearen mailan berretzen da. Goi-indizea testu normala duen hitz batean badago, azpimarra ez da berretzen.
Hautatu azpimarraren kolorea.
Hautatutako efektua hitzei soilik aplikatzen die eta zuriuneei ez.
Zehaztu letra-tipoan aplikatu nahi dituzun efektuak.
Hautatu erliebe-efektu bat hautatutako testuan aplikatzeko. Erliebe erliebedunaren bidez karaktereak orrialdetik irtenda egongo balira bezala agertzen dira. Erliebe grabatuaren bidez karaktereak orrialdean zapalduta egongo balira bezala agertzen dira.
Hautatutako karaktereen eskema bistaratzen du. Efektu honek ez du funtzionatzen letra-tipo guztietan.
Itzal bat gehitzen die hautatutako karaktereei, beherantz eta eskuinerantz hedatzen dena.
Hautatu karaktere bat, hautatutako testuaren luzera osoan gainetik edo azpitik bistaratu dadin.
Zehaztu enfasi-markak non bistaratuko diren.