KaraktereakLetra-tipoa
Zehaztu aplikatu nahi duzun formatua eta letra-tipoa.
Choose tab.
Menu - Edit button.
Choose Format - Title - Character tab.
Choose Format - Legend - Character tab.
Choose Format - Axis - Character tab.
Choose tab.
Select the deck, open context menu of a style, choose tab.
Aldaketak uneko hautapenean aplikatzen dira, kurtsorean dagoen hitz osoan edo idazten duzun testu berrian.
Hizkuntza-ezarpenen arabera, ondorengo letra-tipoen formatua alda daiteke:
-
Mendebaldeko testuen letra-tipoa - Karaktere-joko latindarra
-
Testu asiarren letra-tipoa - Txinera, japoniera edo koreeraren karaktere-jokoa
-
Testu-diseinu konplexuaren letra-tipoa - testuaren noranzkoa ezkerretik eskuinera
To enable support for complex text layout and Asian character sets, choose Collabora Office - PreferencesTools - Options - Languages and Locales - General, and then select the Enabled box in the corresponding area.
Letra-tipoa
Sartu erabili nahi duzun letra-tipo baten izena, edo hautatu bat zerrendatik.
Letra-tipoen izenak, bakoitza bere letra-tipoarekin idatzita ikus daiteke, Erakutsi letra-tipoen aurrebista eremua markatzen bada Collabora Office - Ikusi atalean, Aukerak elkarrizketa-koadroan.
Letra-tipoaren familia
Hautatu aplikatu nahi duzun formatua.
Tamaina
Sartu edo hautatu letra-tipoari aplikatu nahi diozun tamaina. Letra-tipo eskalagarrietarako, dezimalak ere sartu ditzakezu.
Beste estilo batean oinarritutako estilo bat sortzen ari bazara, ehuneko bat edo puntu-balio bat sar dezakezu (adibidez, -2pt edo +5pt).
Hizkuntza
Idazten duzun testuan edo hautatutako testuan ortografia-egiaztatzaileak erabiltzen duen hizkuntza ezartzen du. Erabilgarri dauden hizkuntza-moduluek hautamarka bat dute aurrean.
Hizkuntza-zerrenda konbinazio-koadro editagarri batean badago, baliozko BCP 47 hizkuntza-etiketa bat sartu dezakezu, esleitu nahi duzun hizkuntza ez bada zerrendan agertzen.
Hizkuntza-etiketei buruzko informazio gehiagorako, begiratu IETF language tag wikipediako orria eta W3C partzuergoaren Language tags in HTML and XML artikulua.
Gelaxken eskualde-ezarpena ere aldatu daiteke (aukeratu Formatua - Gelaxkak - Zenbakiak).
Hautatutako hizkuntzaren ortografia-egiaztatzeak funtziona dezan, hari dagokion hizkuntza-modulua instalatuta izan behar da. Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.
Hautatu eta aplikatu letra-tipoen ezaugarri tipografikoak karakterei.
Aurrebista-eremua
Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.
Berrezarri
Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.
Ados
Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.
Utzi
Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.
Hurrengo botoiak paragrafo-estiloetan eta karaktere-estiloetan soilik agertzen da.
Aplikatu
Fitxa guztietako aldaketak aplikatzen ditu elkarrizketa-koadroa itxi gabe. Ezin da atzera bota Berrezarri erabilita.
Berrezarri gurasoan
Uneko fitxako balioak antolatzaileko 'Heredatu hemendik' atalean zehaztutako estiloan dagozkien balioekin ezartzen dira. Kasu guztietan, 'Heredatu hemendik' atalean 'Bat ere ez' ezarrita badago ere, 'Dauka' atalean fitxa honetarako dauden balioak kendu egingo dira.