Collabora Office 24.04 laguntza
Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.
Karaktere bereziak elkarrizketa-koadroan karaktere batean klik egiten denean, aurrebista bat eta karaktereari dagokion zenbakizko kodea bistaratzen ditu.
Sartu UTF-8 karakterea bistaratuko duen UTF-8 izena edo izenaren zati bat saretaren goiko ezkerreko koadroan. Karakterearen izena ezin da itzuli. Adibidez, tilde erabili behar da ~ bistaratzeko eta latin capital letter O with circumflex erabili behar da Ă” bistaratzeko.
Hautatu letra-tipo bat, hari lotutako karaktere bereziak bistaratzeko.
Hautatu Unicode bloke bat uneko letra-tiporako. Hautatutako Unicode blokearen karaktere bereziak karaktereen taulan bistaratuko dira.
Egin klik txertatu nahi duzun karaktere berezi(et)an, eta ondoren sakatu Txertatu botoia.
Azken aldian txertatutako karaktere bereziak bistaratzen ditu.
Gehitu gogokoei botoiarekin aukeratu diren karaktere bereziak bistaratzen ditu. 16 karaktere arte gorde daitezke gogoko gisa.
Karaktere berezi batean klik bikoitza egitean, dokumentuan txertatuko da.