Collabora Office 24.04 laguntza
Iruzkin bat txertatzen du hautatutako testuaren, aurkezpen-diapositibaren, marrazki-orriaren edo kalkulu-orriaren uneko kurtsore-posizioaren inguruan.
Choose Review - Insert Comment.
Choose Home - Insert Comment.
Choose Insert - Comment.
On a cell with no comment, choose Insert - Comment.
On a cell with existing comment, choose Sheet - Cell Comments - Edit Comment.
On a cell with no comment, choose Review - Comment.
On a cell with existing comment, choose Review - Edit Comment.
On a cell with existing comment, choose Edit Comment.
On a cell with no comment, choose Insert Comment.
To insert a comment in a cell: Command+OptionCtrl + Alt + M.
To edit a comment in a cell: Command+OptionCtrl + Alt + C.
Edit Comment
Insert Comment
Iruzkingile bakoitzaren iruzkinek kolore desberdina dute. Aukeratu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office - Erabiltzaile-datuak zure izena sartzeko eta iruzkinaren egile modura agertu dadin.
Gelaxka bati iruzkin bat eransten diozunean, bunbuilo bat agertuko da testua sar dezazun. Gelaxka baten goiko eskuineko ertzean agertzen den karratu txikiak iruzkinaren kokagunea adierazten du. Iruzkina beti ikusgai egon dadin, egin klik eskuineko botoiaz gelaxkan eta aukeratu Erakutsi iruzkina.
Iruzkin baten objektu-propietateak aldatzeko, adibidez atzeko planoaren kolorea, aukeratu Erakutsi iruzkina goian bezala eta, gero, egin klik iruzkinean eskuineko botoiarekin. Ez egin klik bikoitza testuan!
Erakutsitako iruzkin bat editzeko, sakatu bi aldiz iruzkinaren testuan. Modu iraunkorrean erakusten ez den iruzkin bat editatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin iruzkina duen gelaxkan, eta ondoren hautatu Editatu iruzkina. Iruzkinaren testuaren formatua zehazteko, egin eskuineko klik iruzkinaren testuan edizio moduan.
Iruzkin baten tamaina edo kokalekua aldatzeko, arrastatu iruzkin-koadroaren ertz edo izkina bat.
Iruzkina ezabatzeko, egin klik eskuineko botoiaz gelaxkan eta aukeratu Ezabatu iruzkina.
Halaber, Nabigatzailea leihoan iruzkin baten izenean eskuineko botoiarekin klik egin daiteke, zenbait edizio-komando aukeratu ahal izateko.
Kalkulu-orriko iruzkinen inprimatze-aukerak ezartzeko, aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa eta hautatu Orria fitxa.
Erabili Txertatu - Iruzkina komandoa edo goiko tekla-konbinazioa iruzkin-aingura bat txertatzeko uneko diapositibanorrialdean. Koloredun iruzkin-koadro bat agertuko da goiko ezkerreko izkinan, iruzkinaren testua sartu ahal izateko. DiapositibarenOrrialdearen goian ezkerrean agertuko den koloredun koadro txiki batek - aingurak- egile-izenaren inizialak ditu, eta ondoren zenbaki sekuentzial bat. Egin klik ainguran hari dagokion iruzkina irekitzeko edo ixteko.
Egilearen izena eta iruzkinaren sorrera-data iruzkin-koadroaren behealdean erakusten da.
Iruzkin-koadroak beherako gezi bat adierazten duen botoi bat du. Egin klik botoian iruzkinak kudeatzeko komandoak dituen menu bat irekitzeko.
Erabili Txertatu - Iruzkina komandoa edo goiko tekla-konbinazioa iruzkin-aingura bat txertatzeko uneko diapositibanorrialdean. Koloredun iruzkin-koadro bat agertuko da goiko ezkerreko izkinan, iruzkinaren testua sartu ahal izateko. DiapositibarenOrrialdearen goian ezkerrean agertuko den koloredun koadro txiki batek - aingurak- egile-izenaren inizialak ditu, eta ondoren zenbaki sekuentzial bat. Egin klik ainguran hari dagokion iruzkina irekitzeko edo ixteko.
Egilearen izena eta iruzkinaren sorrera-data iruzkin-koadroaren behealdean erakusten da.
Iruzkin-koadroak beherako gezi bat adierazten duen botoi bat du. Egin klik botoian iruzkinak kudeatzeko komandoak dituen menu bat irekitzeko.
Erabili Txertatu - Iruzkina komandoa edo ⌘+⌥Ctrl+Alt+C tekla-konbinazioa iruzkin-aingura bat txertatzeko kurtsorearen uneko kokalekuan. Koloredun iruzkin-koadro bat erakutsiko da orrialdearen marjinan, iruzkinaren testua sartu ahal izateko. Marra batek aingura eta iruzkin-koadroa lotzen ditu. Testu-barruti bat hautatzen bada, iruzkina testu-barrutiari erantsiko zaio. Iruzkindutako testu-barrutiari itzal bat gehituko zaio.
Dokumentuan idazteko baimena duen edozein erabiltzailek editatu eta ezabatu ditzake edozein egileren iruzkinak. ⌘+⌥Ctrl+Alt+C tekla-konbinazioa erabili daiteke uneko kurtsorearen kokalekuan dagoen iruzkin bat editatzeko.
Egilearen izena eta iruzkinaren sorrera-data iruzkin-koadroaren behealdean erakusten da.
Iruzkin-koadroak beherako gezi bat adierazten duen botoi bat du. Egin klik botoian iruzkinak kudeatzeko komandoak dituen menu bat irekitzeko.
Testu-dokumentuen Aurkitu eta ordeztu elkarrizketa-koadroan, bilaketetan iruzkin-testuak ere kontuan hartzea hauta dezakezu.
Testu-dokumentu batean iruzkina beste egile batek idatzi badu, Erantzun komandoa dago testuinguruko menuan. Komando horrek iruzkin berri bat eransten dio erantzutea nahi den iruzkinari. Iruzkin-aingura berdina da bi iruzkinentzako. Idatzi zure erantzunaren testua iruzkin berrian. Gorde eta bidali dokumentua beste egileei, gero egile horiek erantzunak gehi ditzakete, baita ere.
Dokumentua berrikusita eta iruzkinduta dagoenean eta zure ekintzaren bat behar duenean haren edukien gainean, iruzkinari Ebatzita edo Ebatzi gabea marka jar diezaiokezu. Ireki iruzkinaren laster-menua edo egin klik iruzkinaren goitibeherako zerrendan 'Ebatzita' kontrol-laukia markatzeko. Iruzkina ebatzitzat hartzen denean, Ebatzita hitza iruzkin-koadroan txertatuko da, dataren azpian. Ebatzi gabekotzat hartzen bada, Ebatzita hitza kendu egiten da.
Dokumentuko iruzkin ebatzi guztien bistaratzea aktibatu/desaktibatu daiteke. Ebatzitako iruzkin ezkutuak ez dira orrialde-marjinan bistaratuko, baina ez dira ezabatuko. Iruzkin ezkutu guztiak berriro bistan jar daitezke. Aukeratu eta markatu Ikusi - Ebatzitako iruzkinak ebatzitako iruzkinak bistaratzeko. Kendu marka ebatzitako iruzkinak ezkutatzeko. Balio lehenetsia ebatzitako iruzkin guztiak bistaratzea da.
Kurtsorea iruzkin baten barruan dagoenean, ⌘+AukeraCtrl+Alt+Page Down teklak sakatu daitezke hurrengo iruzkinera joateko, edo ⌘+AukeraCtrl+Alt+Page Up teklak sakatu daitezke aurreko iruzkinera joateko.
Kurtsorea testu normalaren barruan dagoenean, sakatu goian aipatutako teklak aurreko edo hurrengo iruzkinaren aingurara joateko.
Halaber, Nabigatzailea ere ireki daiteke iruzkin guztien zerrenda ikusteko. Iruzkin bat editatu edo ezabatzeko, egin klik eskuineko botoiarekin iruzkinaren izenean, nabigatzailean.
Erabili Ikusi - Iruzkinak kalkulu-orrietako iruzkin guztiak erakutsi edo ezkutatzeko.
Erabili Ikusi - Iruzkinak orrialdeko goiko aldeko aingura-iruzkin guztiak erakutsi edo ezkutatzeko.
Erabili Ikusi - Iruzkinak diapositibako goiko aldeko aingura-iruzkin guztiak erakutsi edo ezkutatzeko.
Erabili Ikusi - Iruzkinak edo egin klik erregela horizontaleko eskuinean dagoen 'Iruzkinak' botoia iruzkin guztiak erakusteko edo ezkutatzeko.
Ezin dituzu diapositibetako iruzkinak inprimatu.
Oharren bista erabili dezakezu diapositiba bakoitzerako oharren orrialde bat idazteko.
Ezin dira marrazki-orrietako iruzkinak inprimatu.
Iruzkinak inprimatzeko, haiek ikusgai ezarri behar dira.
Zure testu-dokumentu guztietako iruzkinak inprimatzeko aukera aldatzeko, aukeratu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Writer - Inprimatu.