Collabora Office 24.04 laguntza
Erakutsi edo ezkutatu Kolorea barra. Bistaratzen den kolore-taula aldatzeko, aukeratu eta egin klik Koloreak fitxan.
Uneko fitxategiko objektu baten betegarri-kolorea aldatzeko, hautatu objektua eta ondoren egin klik kolore batean. Hautatutako objektuaren marra-kolorea aldatzeko, egin eskuineko klik kolore batean. Testu-objektu baten testuaren kolorea aldatzeko, egin klik bikoitza testu-objektuan, hautatu testua eta ondoren egin klik kolore batean.
Bestela, kolore bat arrastatu daiteke Kolorea barratik eta diapositibako marrazki-objektu batean jaregin, betegarri-kolorea aldatzeko.
Kolorea barra askatzeko, egin klik tresna-barrako area grisean eta arrastatu. Kolorea barra berriro atrakatzeko, egin klik bikoitza kolore-barraren area grisean tekla sakatzen den bitartean.