Erakutsi kalkulu-orriko aldaketak
Grabatutako aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Data
Zehaztutako data eta orduaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda.
Ezarri data/ordua
Uneko data eta ordua dagozkien koadroetan sartzen ditu.
Egilea
Zerrendan hautatutako egilearen izenaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda.
Barrutia
Zehaztutako gelaxka-barrutiaren arabera iragazten ditu aldaketak. Kalkulu-orriko gelaxka-barruti bat hautatzeko, egin klik Ezarri erreferentzia botoian (...).
Txikiagotu/Maximizatu
Hautatu iragazki gisa erabili nahi duzun gelaxka-barrutia, eta ondoren sakatu botoi hau iragazki-zerrendara itzultzeko.
Ekintza
Aldaketen zerrenda iragazten du Ekintza koadroan hautatu den aldaketa motaren arabera.
Iruzkina
Sartutako gako-hitzen arabera iragazten ditu aldaketen iruzkinak.
Erakutsi onartutako aldaketak
Onartu diren aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Erakutsi baztertutako aldaketak
Baztertu diren aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Beheko komandoak Aldaketen jarraipena tresna-barran soilik daude.
Aldaketa guztiak txertatuta
Balio lehenetsia. Txertaketak eta ezabaketak edukietan erakutsi daitezen, erabili - aukera.
Ezabaketak marjinan
Erakutsi ezabatutako edukiak marjinan. Txertaketak edukietan bistaratuko dira.
Txertaketak marjinan
Erakutsi txertatutako edukiak marjinan. Ezabaketak edukietan bistaratuko dira.