Collabora Office 24.04 laguntza
URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.
Gune beroak hiru motatakoak dira: laukizuzenak, elipseak eta poligonoak. Gune bero batean klik egitean, URLa zuk zehaztutako nabigatzailearen leihoan edo markoan irekiko da. Sagua gune beroan jartzean agertuko den testua ere zehaztu daiteke.
Irudi-mapan egindako aldaketak aplikatzen ditu.
Aplikatu
MAP-CERN, MAP-NCSA edo SIP StarView ImageMap fitxategi-formatuetan lehendik dauden irudi-mapak kargatzen ditu.
Ireki
MAP-CERN, MAP-NCSA edo SIP StarView ImageMap fitxategi-formatuetan gordetzen du irudi-mapa.
Gorde
Irudi-mapan editatzeko gune bero bat hautatzen du.
Hautatu
Laukizuzen formako gune bero bat marrazten du grafikoan. Ondoren, gune beroaren eta sartu daitezke eta URLa irekitzeko erabiliko den hautatu daiteke.
Laukizuzena
Gune bero eliptiko bat marrazten du grafikoa arrastatzen den tokian.Ondoren, gune beroaren eta sartu daitezke eta URLa irekitzeko erabiliko den hautatu daiteke.
Elipsea
Poligono formako gune bero bat marrazten du grafikoan. Egin klik ikono honetan, arrastatu grafikoan eta, ondoren, egin klik poligonoaren alde bat definitzeko. Joan hurrengo aldearen amaiera kokatu nahi duzun tokira eta egin klik. Errepikatu prozedura bera poligonoaren alde guztiak marraztu arte. Amaitzen duzunean, egin klik bikoitza poligonoa ixteko.Ondoren, gune beroaren eta sartu daitezke eta URLa irekitzeko erabiliko den hautatu daiteke.
Poligonoa
Forma libreko poligono baten forma duen gune bero bat marrazten du. Egin klik ikono honetan eta joan gune beroa marraztu nahi duzun tokira. Arrastatu forma libreko marra bat eta askatu forma ixteko.Ondoren, gune beroaren eta sartu daitezke eta URLa irekitzeko erabiliko den hautatu daiteke.
Forma libreko poligonoa
Hautatutako gune beroaren forma alda daiteke aingura-puntuak editatuz.
Editatu puntuak
Hautatutako gune beroaren aingura-puntu indibidualak lekuz alda daitezke.
Mugitu puntuak
Gune beroaren eskeman klik egiten duzun lekuan aingura-puntu bat gehitzen du.
Txertatu puntuak
Hautatutako aingura-puntua ezabatzen du.
Ezabatu puntuak
Hautatutako gunearen hiperesteka desgaitzen edo gaitzen du. Gune desgaitu bat gardena da.
Arakatzaile batean hautatutako gunean klik egitean exekutatzen den makro bat eslei daiteke.
Makroa
Hautatutako gunearen propietateak defini daitezke.
Propietateak
Sartu hautatutako gunean klik egitean irekiko den fitxategiaren URLa. Dokumentuan aingura batera joan nahi izanez gero, helbideak honelako itxura izan behar du: "file:///C/Dokumentuak/dokumentuaren_izena#aingura_izena".
Idatzi arakatzaileko gune bero batean sagua jartzen denean bistaratuko den testua. Ez bada testurik idazten, Helbidea bistaratuko da.
Idatzi URLa irekitzeko helburuko markoaren izena, edo zerrendatik marko-izen estandar bat ere hauta daiteke.
Irudi-mapa bistaratzen du, horrela, guneetan klik egin dezakezu eta edita ditzakezu.